XSLaren edukia

Irakasleak

Dorota Urszula Krajewska

Ezagutza arloa
Euskal Filologia
Saila
Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
dorota.krajewska@ehu.eus

Dorota Krajewskak Polonian Adam Mickiewicz Unibertsitatean Hizkuntzalaritza ikasi zuen. 2011-2012an UPV/EHUn Hizkuntzalaritza masterra egin zuen. 2017an nazioarteko doktore tesia defendatu zuen UPV/EHUn (“Euskararen sintaxi diakronikorantz: egitura konplexuak”, zuzendariak: Joseba A. Lakarra eta Javier Ormazabal).

Euskararen Historia eta Hizkuntzalaritza Historiko-Konparatua ikerketa-taldearen kidea da, bai eta Monumenta Linguae Vasconum proiektuarena ere.

Ikerketari dagokionez, euskararen sintaxia, morfologia eta fonetika lantzen du gehienbat, batez ere ikuspuntu diakronikotik.