XSLaren edukia

Alemanezko Ahozko eta Idatzizko Adierazpeneko Praktikak II25583

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Filologiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Alemana
Kodea
25583

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Ordenagailuko p.6090

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Aleman Filologiako ibilbidea erreferentzia puntu garrantzitsu bat da, zalantzarik gabe. Alemanez komunikatzeko gaitasunetan prestakuntza egokia duten langileen eskaera badago, nola ikasketen arloan hala hortik kanpo. Hizkuntza baten ahozko eta idatzizko jardueraz harago, hizkuntza horri lotutako kultura, gizartea eta historia ongi ezagutzeko gaitasunak eskatzen dira, baita hura ongi analizatzea eta interpretatzea ere.



Lan arloan, aleman hizkuntza eta kultura ezagutzaren eskaera handia dago lan merkatuan: Euskal Herrian merkataritza harreman trinkoak ditugu alemana hitz egiten duten herrialdeekin eta bereziki Alemaniarekin. Alemana eta haren kultura sakon ezagutzen duten langileen eskaerarekin batera, handitu egin da ere langile horien prestakuntzarako beharrezkoak diren alemaneko irakasle eta prestatzaileen eskaera. Hazkunde hori hezkuntza sisteman pribatuan nabari da, batez ere, baina baita erakunde publiko eta enpresa pribatuetan ere.

Alemana (MO2) moduluaren irakasgaien bidez, ikasleek hainbat ezagutza eskuratu eta gaitasun gara ditzaten lortu nahi da, hala nola hizkuntza horretan ahoz eta idatziz jariotasunez adierazteko gaitasuna, testu konplexuen ideia nagusiak ulertzeko gaitasuna, edo gertaera eta prozesu historiko orokorrak ulertzeko gaitasuna. Modulu horretan, ikasleari, oro har, lau trebetasunei erreparatuta, alemaneko A1etik C1/C2ra arteko mailen edukiak ematen zaizkio, hizkuntzak ikasteko, erakusteko eta ebaluatzeko Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren arabera (MCER).



Alemanezko Ahozko eta Idatzizko Ulermeneko Praktikak II irakasgaia Alemana moduluaren (MO2) ikasgaietako bat da, Aleman Filologiako lehen mailako lehen lauhilekoan ematen dena. Alemana II irakasgaiarekin koordinatzen da. Bi irakasgai horietan ikasleek hizkuntza ikasten hasteko lehen urratsak egiten dituzte, hizkuntza erabiltzeko eta ulertzeko beren gaitasuna areagotzeko. “Alemanezko Ahozko eta Idatzizko Ulermeneko Praktikak II” aldez aurretik alemana ez dakiten ikasleei bideratuta dago.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Alemana moduluaren bidez, honako gaitasun hauek eman nahi dira:

Ahozko eta idatzizko estandarretan, hainbat iturritako informazioa eta argudioak berreraikitzea, eta modu koherentean eta laburtuan aurkeztea (M02CM02).

Naturaltasunez adieraztea, bai ahoz bai idatziz, hitz jario handiz eta esanahi ñabardura txikiak bereizteko moduko zehaztasun mailaz, baita egoera eta testuinguru bereziki zailetan ere (M02CM03).

Alemana II irakasgaiak modulu bat eratzen du Alemanezko Ahozko eta Idatzizko Ulermeneko Praktikak II irakasgaiarekin batera, eta moduluaren helburua da alemanaren oinarrizko ezagutzak finkatzea eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren (MCERL) A2 maila lortzea. Irakasgaiaren ikaskuntza emaitzak honako hauek dira:

Entzutea

Poliki eta argi hitz egiten denean, maiz erabilitako oinarri-oinarrizko hitzak eta adierazpenak bereiztea, norberari, familiari eta ingurune hurbilari buruzkoak.

Irakurtzea

Hitz eta izen ezagunak, eta esaldi oso sinpleak ulertzea; adibidez, letrero, kartel eta katalogoetan erabilitakoak.

Hitz egitea

Solasaldi batean parte hartzea modu errazean, betiere solaskidea esandakoa errepikatu edo beste hitz batzuen bidez esateko eta polikiago hitz egiteko prest badago eta esan nahi dudana esatera laguntzen badit.

Behar-beharrezkoak edo oso ohikoak diren gaiei buruzko galderak egitea eta erantzutea.

Adierazpen eta esaldi sinpleak erabiltzea, aztertutako gaien deskribapenak egiteko; esate baterako, nire pisua edo nire ezagunak deskribatzea.

Idaztea

Testu laburrak eta sinpleak idazteko gai izatea; esate baterako, postal bat.

Inprimakiak betetzea datu pertsonalekin; esate baterako, nire izena, naziotasuna eta helbidea idaztea hotel bateko erregistro inprimakian.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

- Eduki tematikoak:

Alemana II irakasgaiaren komunikazio eta gramatika edukietara bideratuko da.



- Gramatika edukiak:

Alemana II irakasgaiaren komunikazio eta gramatika edukietara bideratuko da.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetan ezinbestekoa da ikaslearen parte hartzea. Aipatutako gaitasunak lortzeko, banakako, binakako eta taldekako lanak egingo dira, baita gramatika, intonazio eta ahoskera ariketak ere. Edukiak emango dira bai modu deduktiboan (hau da, orokorretik zehatzera) bai modu induktiboan (kasutik orokorrera).

Era berean, ikasleak "akatsen bidez ikasteko" metodologiaren bidez garatuko ditu bere gaitasunak; hau da, bi aldiz entregatu beharreko idazlanen bidez: lehendabizi zirriborroa, eta gero behin betiko bertsioa, irakasleak zuzenduta eta ebaluatuta. Horrez gain, irakasgaiaren bilakaeran, probak eta testak zuzenduko dira etengabe.

Aurrez aurrekoak ez diren orduetan, ikasleak A2 mailako irakurketak egin beharko ditu nahitaez.



Prestakuntza jarduerak, ikasgelako praktikak eta ordenagailuko praktikak:

• Ahozko adierazpena: oharren, idatzizko testuen edo elementu bisualen laguntzaz hitz egitea; naturaltasunez hitz egitea; idatzizko testu bat ahots goraz irakurtzea.

• Idatzizko adierazpena: inprimakiak eta galdetegiak betetzea; sormenez eta irudimenez idaztea; gutun pertsonalak idaztea; etab.

• Entzumena: adierazpen publikoak entzutea (informazioa, argibideak, oharrak, etab.); elkarrizketak entzutea; etab.

• Irakurmena: irakurtzea, orientazio orokor bat izateko; irakurtzea, argibideei jarraitzeko.

• Ikus-entzunezko ulermena: ahots goran irakurritako testu bat ulertzea; bideoak edo film laburrak ikustea, azpitituluekin eta gabe; teknologia berriak erabiltzea (multimedia, CDrom, etab.).

• Ahozko interakzioa: transakzioak, ezusteko solasaldia, eztabaida informala, eztabaida formala, etab.

• Idatzizko interakzioa: oharrak pasatzea eta trukatzea; inprimakiak betetzea; korrespondentzia gutunen bidez, posta elektronikoz, etab. Erlazionatutako gaitasunak: CM02 eta CM03.

• Ikaslearen lan pertsonala (ikasgelaz kanpokoa): ikastea (teoria), aurkezpenak prestatzea, lanak prestatzea, azterketak prestatzea. Eskolaz kanpoko lan-orduetan gainera A2 mailako derrigorrezko irakurketa egingo du ikasleak, eta baita proiektuak ere. Erlazionatutako gaitasunak: CM02 eta CM03.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 30
    • Ahozko defentsa (%): 10
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 35
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 20
    • Eskoletara joatea eta lanak egitea (%): 5

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgai honen ebaluazioa mistoa izango da, eta zati hauek izango ditu:

1. Ebaluazio etengabea (% 50)



a)Praktikak egitea: banakako edo taldekako idazlanak, aurkezpenak eta proiektuak: % 35

b)Lanen aurkezpenak, irakurketak: nahitaezko irakurketa: % 10

c)Eskoletara joatea eta lanak egitea: eskolen % 75era joatea, gutxienez - % 5





2. Azken ebaluazioa: (% 50)

a) Ahozko azken proba (% 40): entzumen, irakurmen, idazmen proba

b) Idatzizko azken proba (% 10)



Ikasleek, irakasgaia gainditzeko, arrakastaz gainditu beharko dituzte hiru zatiak (ebaluazio etengabea, idatzizko azken proba eta ahozko azken proba). Hala izan ezean, azken nota gainditu gabeko ebaluazio tresna edo tresnetan izandako emaitzetatik aterako da.





Azken ebaluazioa eskatzea

Ikasleek azken ebaluazioaren sistema izateko eskubidea izango dute, etengabeko ebaluazio sisteman parte hartu duten ala ez albo batera utzita. Kasu hortan ebaluaketa ahozko azterketa (notaren %20) eta idatzizko frogaren (%80) bidez egingo da, eta horrela lor dezake ikasleak notaren %100.

Horretarako, ikasleek etengabeko ebaluazioari uko egiten diotela adierazi beharko diete idatziz, irakasgaiaren irakasle arduradunei, 9 asteko epean, lauhilekoko irakasgaien kasuan, eta 18 asteko epean, urteko irakasgaien kasutan, ikastegiko egutegi akademikoaren arabera lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik zenbatzen hasita.





Ebaluazio irizpideak bi sistematarako

Formaren eta edukiaren egokitasuna, lanak/probak egitean.

A2 (HEEMB) mailari dagokien zuzentasun maila gramatikan, hiztegian, ortografian, ahoskeran, ahozko eta idatzizko jarioan, ahozko eta idatzizko ulermenean.



Deialdiari uko egitea:

Deialdiari uko egin nahi izanez gero, nahikoa izango da ikasleak azken probetara (idatzizkoa eta ahozkoa) ez aurkeztea.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikaslearen ebaluazioa, azken proba batean oinarrituko da, eta fakultateak finkatutako data ofizialean egingo da. Probak zati hauek izango ditu:



- Idatzizko azken proba (% 80): entzumena, irakurmena, idazmen proba



- Ahozko azken proba (% 20): idatzizko proba amaitu ondoren egingo da.



Ikasleek, irakasgaia gainditzeko, arrakastaz gainditu beharko dituzte bi zatiak (idatzizko azken proba eta ahozko azken proba). Hala izan ezean, azken nota gainditu gabeko ebaluazio tresna edo tresnetan izandako emaitzetatik aterako da.





Ebaluazio irizpideak:

Formaren eta edukiaren egokitasuna, lanak/probak egitean.

A2 (HEEMB) mailari dagokien zuzentasun maila gramatikan, hiztegian, ortografian, ahoskeran, ahozko eta idatzizko jarioan, ahozko eta idatzizko ulermenean.







Deialdiari uko egitea:

Deialdiari uko egin nahi izanez gero, nahikoa izango da ikasleak azken probetara (idatzizkoa eta ahozkoa) ez aurkeztea.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleak prestatutako materialak (eGELA).

Hiztegi elebiduna

Braun, Birgit et. al.(2016): DaF Kompakt A2 Neu, Klett Verlag.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Castell, Andreu (2002). Gramática de la lengua alemana. Madril: Editorial Idiomas.

Castell, Andreu eta Brigitte Braucek (2000). Ejercicios. Gramática de la lengua alemana. Madril: Editorial Idiomas.

Fandrych, Christian eta Ulrike Tallowitz (2000). Klipp und Klar. Übungsgrammatik Grundstufe Deutsch. Klett: Stuttgart.

---(2002). Sage und schreibe. Übungswortschatz Grundstufe Deutsch. Klett: Stuttgart.

Helbig, Gerhard eta Joachim Buscha (1992). Übungsgrammatik Deutsch. Langenscheidt: Berlin und München.

Luscher, Renate (1998). Übungsgrammatik DaF für Anfänger. Hueber: Ismaning.

Reimann, Monika (1997). Gramática esencial del alemán. Hueber: Ismaning.

Rusch, Paul eta Helen Schmitz (2008). Einfach Grammatik - Gramática del alemán con ejercicios - Niveles A1 hasta B1. Berlin: Langenscheidt.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Castell (2002): Gramática de la lengua alemana. Editorial Idiomas: Madrid.
Castell/Braucek (2000): Ejercicios. Gramática de la lengua alemana. Editorial Idiomas: Madrid.
Rusch/Schmitz (2007): Einfach Grammatik - Übungsgrammatik A1 bis B1. Langenscheidt: Berlin und München.
Dinsel, Sabine/Geiger, Susanne (2009): Großes Übungsbuch Deutsch – Grammatik. Ismaning: Hueber.
Dreyer, Hilke/Schmitt, Richard (2009): Lehr- und Übungsbuch der deutschen Grammatik. Ismaning: Verlag für Deutsch.
Clamer, Friedrich/Heilmann, Erhard G. (2007): Übungsgrammatik für die Grundstufe: Arbeitsheft. Regeln, Listen, Übungen. Niveau A2 - B2. Meckenheim: Liebaug-Dartmann.

Aldizkariak

Aldizkariak
Interes orokorreko aldizkariak:
- Deutsch Perfekt
- DE Magazin Deutschland
- Kulturaustausch. Zeitschrift für internationale Perspektiven.
- Zeit Campus
Aldizkari zientifikoak
- Fachdienst Germanistik. Sprache und Literatur in der Kritik deutschsprachiger Zeitungen.
- Jahrbuch für internationale Germanistik
- Zeitschrift für Germanistik

Web helbideak

Hasiberrientzako aleman ikastaroak
Harry, gefangen in der Zeit
http://www.dw.com/es/aprender-alem%C3%A1n/ofertas-de-aprendizaje-para-el-nivel-a1/s-100198

Duolingo ikastaroa
https://www.duolingo.com/course/de/es/aprende-alem%C3%A1n-en-l%C3%ADnea

Babbel ikastaroak (ez da doan)
https://es.babbel.com/aprender-aleman-en-linea

DW ikastaroa
http://deutschkurse.dw.com/KursPlattform/WebObjects/KursPlattform.woa/wa/UAAuthDA/auth?par=G5n9lnSPUIqm93qsNXWNH45V0

Praktikatu alemana
Deutsch für dich
https://www.goethe.de/ins/es/es/spr/ueb.html

E-Tandem proiektuak
http://seagull-tandem.eu/

Entzuteko eta ikusteko telesailak eta podcast-ak
Mission Berlin
http://www.dw.com/es/aprender-alem%C3%A1n/ofertas-de-aprendizaje-para-el-nivel-a1/s-100198

Radio D
http://www.dw.com/es/aprender-alem%C3%A1n/ofertas-de-aprendizaje-para-el-nivel-a1/s-100198

Erste Schritte in Deutschland
http://www.goethe.de/lrn/prj/wnd/deu/mse/deindex.htm?wt_sc=mwnd_miniserie.

Deutschlandlabor
https://www.goethe.de/de/spr/ueb/dlb.html

Easy German – Learning German from the Streets
http://easygerman.org/


Aplikazioak
Quizzlet
www.quizzlet.com
Zure hiztegia banaka eta modu sistematikoan antolatzeko eta ikasteko aplikazioa

Goethe Vokabeltrainer
https://www.goethe.de/de/spr/ueb/vok.html

DaF Kompakt Neu A2rako 6. fasea
https://www.klett-sprachen.de/daf-kompakt-neu/r-1/474#reiter=mediathek&dl_niveau_str=A1&dl_kategorie=16

DaF Kompakt Neu liburuko hiztegia sistematikoki ikasteko aplikazioa (ez da doan)

Beste batzuk
Step into Germany
http://www.goethe.de/ins/us/saf/prj/stg/enindex.htm?wt_sc=stepintogerman

Meet the Germans
http://www.goethe.de/ins/gb/lp/prj/mtg/mat/deindex.h

Deutsche Welle
https://de-de.facebook.com/dw.learngerman
www.dw.de

UPV/EHUko alemaneko lektoretza
https://www.ehu.eus/es/web/letrak/alemaneko-irakurlea

Alemanian ikastea
www.study-in.de
www.daad.de

TaldeakToggle Navigation

73 Ordenagailuko p.-1 (Alemana - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

11:00-13:00 (1)

11:00-13:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • SEM. 2.45 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • SEM. 2.45 - LETREN FAKULTATEA (2)