XSLaren edukia

Bigarren Hizkuntza I: Euskara25388

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Filologiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25388

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikasgai hau "Bigarren hizkuntza: Euskara" moduluaren barneko lehena da; euskal gramatikaren hastapenak lantzen dira bertan. Bereziki, gramatika deskribapenean giltzarri diren terminologia eta gramatika-kategorien ezaugarriak aztertzen dira. Euskal Ikasketetako "Euskal Gramatika I" ikasgaiarekin parekatu izan da ikasgai hau, eta aurretik euskaraz jakitea eskatzen du.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation



"Bigarren hizkuntza: Euskara" moduluko bi gaitasun orokor hauek dute lotura ikasgaiarekin:

M-CM02: Euskararen egitura gramatikala ezagutu eta aztertzeko gauza izatea aztergai diren hizkuntzekiko alderaketa-ezaugarriak ulertzeko.

M-CM03: Euskara ahoz eta idatziz erabiltzea eta bai ahozko eta idatzizko adierazpen maila altua bai eta euskararen ezaugarriak aztertu eta azaltzeko maila altua lortzea.



Ikasgai honetan ikasleak lortzen dituen ikaskuntza-emaitzak honela laburbil daitezke:



1. Euskararen deskribapenean behar den oinarrizko terminologia egokiro erabiltzen du.



2. Euskararen gramatika-kategoriak eta berauen ezaugarriak, morfologikoak batez ere, argi identifikatu, zehaztu eta azaltzen ditu.



3.Euskarazko oinarrizko testu eta korpusak aztertzen ditu gramatika-kategoriak argi bereiziz eta berauetako bakoitzaren ezaugarriak eta erabilera deskribatuz.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Oinarrizko zenbait kontzeptu

1.1. Gramatika ulertzeko modua

1.2. Gramatika kategoriak: terminologia, sailkapenak, eta bereizteko irizpideak

1.3. Euskal gramatika munduko hizkuntzen artean: euskararen ezaugarri tipologikorik behinenak

2. Lexiko sorkuntzarako baliabideak

2.1. Hitz elkarketa: hitz elkartu mota nagusiak

2.2. Eratorpena: eratorpena vs flexioa; eratorpen atzizki nagusiak

3. Izen sintagmaren azterketa

3.1. Izenez: euren sailkapena; generoa eta numeroa izenaren sisteman

3.2. Determinatzaile deiturikoez

3.2.1. Egiazko determinatzaileak: mugatzaileak (artikulua eta erakusleak)

3.2.2. Zenbatzaileak: zehaztuak, zehaztugabeak, eta orokorrak

3.3. Izenordainak: pertsona izenordainak, izord. zehaztugabeak, bihurkariak eta elkarkariak

4. Adjektiboaren azterketa

4.1. Adjektiboa zer den; adjektibo motak

4.2. Adjektiboaren mailakatzea. Konparazioa

5. Deklinabidea eta postposiziobidea

5.1. Izen-sintagmaren kasuak: absolutiboa, ergatiboa, datiboa

5.2. Leku-denborazko postposizioak: inesiboa, adlatiboa eta kideak, ablatiboa

5.3. Gainerako postposizioak: soziatiboa, instrumentala, motibatiboa, destinatiboa

5.4. Izenlagun deiturikoen azterketa: -EN eta -KO atzizkien azterketa

5.5. Postposiziotzat jo ohi diren hitzen azterketa laburra

6. Aditzaren azterketa

6.1. Aditzen sailkapenak: osaeraren arabera eta osagarri-egituraren arabera

6.2. Adizki jokatugabeak: aditzoina, partizipio burutua, aditz izena

6.3. Adizki jokatuak: aspektua, denbora, komunztadura, modua

7. Adberbioen azterketa

7.1. Adberbio kategoriaren arazoa

7.2. Adberbioen sailkapen formala eta semantikoa

MetodologiaToggle Navigation

Eskoletan alde teorikoa eta praktikoa tartekatuko ditugu. Alde teorikoan ikasleek aldez aurretik landutako irakurgaien inguruan azalpenak eman eta zalantzak argituko dira, IKD ereduari jarraituz. Alde praktikoan, banakako zein taldekako zeregin eta ariketen bidez gramatika-kategoria bakoitzaren erabileraren ezaugarriak identifikatzen eta zedarriztatzen ikasiko du ikasleak.



Honako irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak egiten dira ikasgaian:

J1. Irakurgaien inguruko azalpen gidatuak.

J2. Egia/gezurra tankerako galderen arrazoitzea.

J3. Hitzen kategoria gramatikalen arrazoitze formala.

J4. Hitz elkartu eta eratorrien azalpen formala.

J5. Perpaus ezgramatikalen azalpen formala.

J6. Deklinatutako hitzen azalpen formala.

J7. Adizki jokatuen azalpen formala.

J8. Testu aukeratuetan teoriaren aplikazio-ariketak egitea.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 30
    • Test motatako proba (%): 10
    • Praktikak (ariketak, kasuak, buruketak): berauek banakakoak nahiz taldekakoak izan daitezke (%): 60

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Etengabeko ebaluazioaren banaketa honela izango da:



Test tankerako ariketak: azken emaitzaren %10

Etxerako zein eskola barruko praktika ariketak: azken emaitzaren %60

Idatzizko azterketa: azken emaitzaren %30



Ezinbestekoa da idatzizko azterketa gainditzea ariketekin bataz bestekoa egiteko.



* Etengabeko ebaluazioari uko egin eta azken ebaluazioaren sistema jarraitu nahi duen ikasleak azaroaren 14a baino lehen idatziz jakinarazi beharko dio irakasleari.

* Era berean, deialdiari uko egin nahi dionak Ikasleen Ebaluazio Arautegiak dioena (http://www.ehu.eus/eu/web/estudiosdegrado-gradukoikasketak/ebaluaziorako-arautegia) bete beharko du.



Ohar garrantzitsua: ebaluazio sistema hau aurrez aurreko eskoletarako dago pentsatua eta egokitu egingo litzateke larrialdi egoera berririk sortuko balitz. Kasu horretan, irakasleak

EGELAn zintzilikatuko luke irakasgaiaren programa eguneratua eta ebaluazio sistema berria.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiz kanpoko deialdian azken azterketa idatzia izango da ebaluazio modu bakarra.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Artiagoitia, X. 2008. Gramatika-kategoriak euskaraz: lehen hurbilketa bat. EHUko eskuizkribua.

- Euskaltzaindia. 1993. Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia.

- Euskaltzaindia. 2021. Euskararen Gramatika. Bilbo: Euskaltzaindia

- Sareko Euskal Gramatika: http://www.ehu.eus/seg/

- Villasante, L. 1974. Palabras vascas compuestas y derivadas. Oñati: Editorial Franciscana de Aránzazu.


BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Alberdi, J. eta I. Sarasola, 2001, Euskal Estilo Libururantz, Bilbo: EHU.

Amuriza, X., 1974, "Euskal aurrizkiak", Euskera 19.1, 9-104.

Azkarate, M.,1990, Hitz Elkartuak Euskaraz, Donostia: Mundaiz.

-----------, 1990b, "EUSKAL -GARRI vs. LATINEZKO -BILIS bi balio desberdin", in Patxi Altunari Omenaldia, Donostia: Mundaiz, 19-39.

-----------, 1995, "Sobre los compuestos de tipo 'sustantivo + sust/adj deverbal' en euskera", in P. Goenaga (arg) De Grammatica Generativa, Donostia: ASJUren gehigarriak, 39-50.

-----------, eta P. Altuna, 1992, "-Ko/-dun atzizkiez", in Euskaltzaindia, Iker-6: Luis Villasanteri omenaldia, Bilbo: Euskaltzaindia, 91-112.

-----------, eta -----------, 2001, Euskal morfologiaren historia, Donostia: Elkarlanean.

Azkue, R. M. de, 1925, Morfología Vasca, Bilbao. [berrargitalpen faksimila: 1969, La Gran Enciclopedia Vasca]

Bosque, I. ,1989, Las Categorías Gramaticales, Madrid: Editorial Síntesis.

Eguzkitza, A., 1997, "Kasuak eta postposizioak: deklinabidea eta postposiziobidea", Hizpide 40, 39-52.

Ensunza, M., 1989, "Erdal adjektibo erreferentzialetarako euskal ordainak", Euskera 24.2, 577-596.

Euskaltzaindia, 1985, Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-I, Bilbo: Euskaltzaindia.

-----------, 1987a, Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-I (Eranskina), Bilbo: Euskaltzaindia.

-----------, 1987b, Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-II, Bilbo: Euskaltzaindia.

-----------, 1987c, Hitz elkarketa/ 1. LEF Batzordearen Lanak, Bilbo: Euskaltzaindia.

-----------, 1990, Euskal Gramatika. Lehen Urratask (III). Lokailuak, Bilbo: Euskaltzaindia.

-----------, 1991, Hitz elkarketa/ 3. LEF Batzordearen Lanak, Bilbo: Euskaltzaindia.

-----------, 1992, Hitz elkarketa/ 4. Hitz elkartuen osaera eta idazkera, Bilbo: Euskaltzaindia.

-----------, 1993, Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna, Bilbo: Euskaltzaindia.

-----------, 1994, Euskal Gramatika. Lehen Urratask (IV). Juntagailuak, Bilbo: Euskaltzaindia.

-----------, 1999, Euskal Gramatika. Lehen Urratask (V) (Mendeko perpausak-1), Bilbo: Euskaltzaindia.

-----------, 2000, Hiztegi Batua, in Euskera 45.2.

-----------, 2016, Euskaltzaindiaren Hiztegia, Bilbo: Euskaltzaindia.

Goenaga, P. , 1980, Gramatika Bideetan, Donostia: Erein. 2.argitalpena.

-----------, 1985, "Complementación y nominalización en euskara", ASJU 19.2, 495-570.

-----------,. 1997a, "Euskal Gramatika", in Lur Entziklopedia Tematikoa. Hizkuntza eta Literatura, Donostia: Lur.

-----------, 1997b, "Subjuntiboaz eta aginteraz zenbait ohar: -en eta -ela atzizkien erabilera", in Federiko Krutwig-i omenaldia, Iker 10, Bilbo: Euskaltzaindia, 109-132.

-----------, 2002, "Euskal gramatika puntu batez: ahalaz eta ezinaz", in X. Artiagoitia, P. Goenaga eta J. A. Lakarra (arg), 261-276.

Gràcia, Ll. eta abar, 2000, Configuración morfológica y estructura argumental: léxico y diccionario, Bilbo: EHU.

Haritschelhar, J. eta P. Charritton (arg), 1999, Vasconiana, Iker 11, Bilbo: Euskaltzaindia. [= Lafonen euskal lanak]

Hualde, J. I., eta J. Ortiz de Urbina (arg), 2003, A Grammar of Basque, Berlin: Mouton de Gruyter.

Lafitte, P., 1944, Grammaire Basque [berrargitalpena: 1979, Baiona: Elkar].

Laka, I., 1996, A Brief Grammar of Euskara, The Basque Language, Interneten eskuragarri: www.ehu.es/grammar

Michelena, L., 1977, Fonética Histórica Vasca, 2. argitalpen osotua, Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia.

-----------, 1987, Palabras y Textos, Vitoria-Gasteiz: EHU-UPV.

-----------, 1988, Sobre Historia de la Lengua Vasca, ale 2, Donostia: ASJUren gehigarriak.

Mitxelena, K., 1988, Euskal idazlan guztiak VI. Hizkuntzalaritzaz I, Zarautz: Euskal Editoreen Elkartea.

-----------, 1988, Euskal idazlan guztiak VII. Hizkuntzalaritzaz II, Zarautz: Euskal Editoreen Elkartea.

Pérez Gaztelu, E., I. Zabala, eta Ll. Gràcia (arg.), 2004, Las fronteras de la composición en lenguas románicas y en vasco, Donostia: Universidad de Deusto.

Rijk, R. de, 1972a, Studies in Basque Syntax: Relative Clauses, MIT doktorego tesia.

-----------, 1972b, "Partitive Assignment in Basque", ASJU 6, 130-173.

-----------, 1998, De Lingua Vasconum: Selected Writings, Bilbo: ASJUren gehigarriak-EHU.

Salaburu, P., 1991, "Euskara hizkuntza ergatiboa ote da?", in Iker-3, Bilbo: Euskaltzaindia, 417-433.

Sarasola, I., 1979, "Nire/neure, zure/zeure literatur tradizioan", Euskera 25.2, 431-446.

-----------, 1997, Euskara Batuaren Ajeak, Donostia: Alberdania.

-----------, 2007, Euskal Hiztegia, Donostia: Elkarlanean.

Scalise, S., 1984, Generative Morphology, Dordrecht: Foris. [gaztelaniazko itzulpena: (1987) Morfología Generativa, S. Varela itzultzaile, Madrid: Alianza Universidad]

Varela, S.,1990, Fundamentos de Morfología, Madrid: Síntesis.

Zabala, I., 1997, "Argumentu-harremana / eremu-harremana: izenondo erreferentzialen euskal ordainen bila", Nazioarteko Teminologia Biltzarreko Aktak, 535-556.

Zubiri, Ilari eta E. Zubiri, 1995, Euskal gramatika osoa, Bilbo: Didaktiker.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Alberdi, J. (1989) "Ohar batzuk euskal deklinabidearen historiografiarako", ASJU 22.2, 411-434.
Emonds, J., 1987, "Parts of speech in generative grammar", Linguistic Analysis 17, 3-42.
Etxepare, R., 2003, "Valency and argument structure in the Basque verb", in J. I. Hualde eta J. Ortiz de Urbina (arg.), 363-425.
Hualde, J. I., 1997, Euskararen Azentuerak, Donostia: ASJUren gehigarriak.
Kintana, X., 1971, "Posesiboak Idazle Zaharretan", FLV 3, 75-80.
Laka, I., 1988, "Configurational heads in inflectional morphology: the structure of the inflected forms in Basque", ASJU 22.2, 343-366.
-----------, 1993, "The Structure of Inflection: A case study in Xo syntax", in J.I. Hualde eta J. Ortiz de Urbina (arg), 21-70.
Levin, B., 1983, "Unaccusative Verbs in Basque", in P. Sells eta C. Jones (arg), Proceedings of NELS 13, Amherst, 129-144.
Manterola, J., 2006, "-A euskal artikulu definituaren gainean zenbait ohar", ASJU 40.1-2, 651-676.
Moreno, J. C., 2000, La dignidad e igualdad de las lenguas, Madrid: Alianza Editorial.
Pérez Gaztelu, E., 2002, "Aldi, bide, kide, erdi-atzizkiak?", in X. Artiagoitia, P. Goenaga eta J. A. Lakarra (arg), 525-536.
Rijk, R. de, 1981, "Euskal morfologiaren zenbait gorabehera", in Euskal Linguistika eta Literatura: Bide Berriak, Bilbao: Deustuko Unibertsitea, 83-101.
-----------, 1993, "Basque hosptitality and the suffix ko", in J. I. Hualde eta J. Ortiz de Urbina (arg), 145-162.
-----------, 1995, "Basque manner adberbs and their genesis", ASJU 29.1, 53-82.
Scalise, S., 1988, "Inflection and derivation", Linguistics 26, 561-582.
Zabala, I., 1997, "Argumentu-harremana / eremu-harremana: izenondo erreferentzialen euskal ordainen bila", Nazioarteko Teminologia Biltzarreko Aktak, 535-556.

Aldizkariak

- ASJU = Anuario del Seminario (de Filología Vasca) Julio de Urquijo.

- Euskera.

- FLV = Fontes Linguae Vasconum.

- Lapurdum.

- Uztaro.

Web helbideak

A brief grammar of euskara [http://www.ehu.es/grammar]
Sareko Euskal Gramatika [http://www.ehu.eus/seg/]
Egungo Euskararen Hiztegia [http://www.ehu.eus/eeh/]
Euskaltzaindiaren webgunea [http://www.euskaltzaindia.eus]
Euskararen Institutua [http://www.ehu.eus/eu/web/eins/home]

TaldeakToggle Navigation

01-31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:00-13:00 (1)

11:00-11:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.05 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 0.04 - LETREN FAKULTATEA (2)

01-31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:30-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.04 - LETREN FAKULTATEA (1)