XSLaren edukia

Alemaniar Literatura I: Erdi Arotik Ilustraziora arteko Literatur Testu Alemanak25586

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Filologiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Alemana
Kodea
25586

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Hizkuntza bat eraginkortasunez hitz egiteko, ez da nahikoa haren arau gramatikalak eta hiztegi zerrendak ikastea. Hizkuntza bat pentsatzeko modu zehatz baten adierazpena da, historian zehar garatuz joan den kultura batena. Adibidez, horrek laguntzen digu testuinguru jakin batean esamolde bat edo beste aukeratzen, eta gaizki-ulertuak saihesten ditugu horrela. Hain zuzen ere, literaturaren eginkizunetako bat hauxe da: hizkuntza baten hiztun natiboen atzean dagoen oinarri kulturala transmititzea eta, kasu batzuetan, esaera eta jokamolde batzuen jatorria azaltzea.

Horrekin batera, alemaniar literatura hastapenetatik ezagutzeak erraztu egin dezake, neurri handi batean, ondorengo garaietako literatura lanak interpretatzea eta ulertzea. Sarri askotan, azken horiek aurreko mendeetako literatura lanetan oinarritzen dira, edo horietan dute abiapuntua, eta ezinbestekoa da ondare literario hori ezagutzea, hortaz.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

-Alemaniar literaturako egile eta obra nagusiak ezagutzea, Erdi Arotik Ilustraziora.

-Alemaniar literaturaren testuinguru sozio-historikoa eta kulturala ezagutzea, Erdi Arotik Ilustraziora.

-Literatura aro bakoitzaren ezaugarriak identifikatzea eta interpretatzea aztertutako testuetan.

-Literatura terminologia ezagutzea eta erabiltzea.

-Literaturaren baliabide bibliografiko osagarriak ezagutzea eta erabiltzea.

-Literaturari buruzko aldizkari akademikoak ezagutzea eta erabiltzea.

-Literaturari loturiko baliabide digitalak ezagutzea eta erabiltzea.

-Hitzez eta idatziz azaltzea literatura testu baten analisia.

-Gaztelaniaz edo alemanez ondo hitz egitea eta idaztea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. ERDI ARO GOIZTIARREKO LITERATURA

-Erdi Aroko alemaniar literaturaren iturriak.

-Idaztearen auzia. Ahozkotasuna vs transmisio idatzia.

-"Übersetzungsliteratur" kontzeptua.

-Otfrid von Weissenburg-ren poesia biblikoa. Kasu partikularra: "Heliand".

-Kanta heroikoa. Errima aliteratu edo "Stabreim" deritzona. Aliterazio semantikoa.

-Kristo aurreko germaniarren mundu-ikuskera: "Wessobrunn-eko poema" eta "Igarlearen profezia" nordikoa.



2. ERDI ARO BERANTIARREKO LITERATURA

-Literatura aurre-gortesaua.

-Literatura ekoizpena monasteriotik gortera lekualdatzea.

-"Spielmannsepik"

-Literatura gortesau-zalduneriakoa eta haren eragin frantsesak.

-"Minnesang" kontzeptua: korronte eta egile nagusiak.

-Literatura erlijiosoa eta didaktikoa.



3. HUMANISMOAREN ETA ERREFORMAREN LITERATURA

-“Errenazimentua” ala “Humanismoa”? Aro berri baten atarikoak: mundu ikuskera berri bat: “Nekazaria eta heriotza”.

-Klasikoak berreskuratzea. Inprenta.

-Lutero eta Erreforma protestantea: "Reformliteratur".

-Die Narrenliteratur edo kritika gizarteari.

-Das Volksbuch: "Till Eulenspiegel".



4. BARROKOKO LITERATURA

-Aurrekariak: Hogeita Hamar Urteko Gerra; XVII. mendeko Alemaniako gizartea.

-"Die Sprachgesellschften" eta haren esanahia; latina eta alemaniar hizkuntza.

-Poetikaren sistematizazioa edo erreforma: Martin Opitz.

-Lirika barrokoa: Andreas Gryphius eta sonetoa.

-Poesia erlijiosoa: Angelus Silesius, "Erromes kerubinikoa".

-Satira: Hans J. Ch. von Grimmelshausen, "Simplicissimus".



4. ILUSTRAZIOKO LITERATURA

-Kant eta haren Ilustrazio kontzeptua.

-Liburuaren merkatuaren garapena.

-Familia literatura gai gisa.

-Lessing eta komedia: "Minna von Barhelm". Ohorearen auzia.

-Lessing eta haren rola draman: "Emilia Galotti" drama politiko gisa.



MetodologiaToggle Navigation

Literatura ezagutzeko modurik egokienetako bat da, besteak beste, haren testu adierazgarrienak irakurtzea, zuzenean ematen digutelako garai, mentalitate, kultura eta egoera sozio-historiko baten berri. Beste hitz batzuekin esateko, literatura gertutik ezagutzeko, funtsezkoa da haren iturrietara jotzea, egile jakin batek garai jakin batean idatzi zituen testuetara. Horregatik da irakasgai hau batez ere praktikoa, eta garrantzi handia ematen dio aurreko atalean aipatutako aro literarioetako testu adierazgarrien irakurketari.



Kontuan izanik, alde batetik, irakasgaiak aztergai duen alemaniar literaturaren denbora hedadura eta, bestetik, irakasgaiaren beraren iraupena, aro bakoitzean adierazgarritzat hartzen diren obrak aztertuko dira. Obra batzuk osorik irakurri eta aztertuko dira; beste batzuen kasuan, aldiz, haien luzera dela-eta, kapitulu edo atal esanguratsuenak soilik irakurri ahal izango dira.



Klaseei dagokienez, metodologia hau erabiliko da:



A) Irakaslearen azalpen teorikoak literatura aro bakoitzari buruz: ezaugarri nagusiak, korronteak, egileak eta obra garrantzitsuenak. Halaber, literatura testuak aztertzeko teknikak azalduko zaizkie ikasleei, kontuan izanik testua noizkoa eta zer motatakoa den.



B) Ikasleek proposatutako literatura lanen irakurketa-analisia. Ikasleek beren analisien berri emango dute hitzezko aurkezpenen bidez, eta saiatuko dira argitzen nola agertzen diren garai eta literatura korronte bakoitzaren ezaugarriak aztertutako obran.







Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 60

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Kontuan izanik irakasgaiaren izaera praktikoa eta literatura testuen protagonismoa, honela egingo da etengabeko ebaluazioa:



A) Ikasleen hitzezko aurkezpenak, bakarka, lauhilekoan zehar: irakaslearen azalpen teoriko bakoitzaren ondoren, ikasleek ahozko aurkezpen bat egingo dute ikasgelan, literatura garai bakoitzari dagozkion testuak aztertuz eta iruzkinduz. Hitzezko azalpen bakoitzak 0-10 puntu artean jasoko du, eta azalpenen amaierako batez besteko notak 7.5ekoa izan beharko du gutxienez ebaluazio modu hau gainditutzat hartu ahal izateko.



Aurkezpenetan, arreta berezia jarriko da irizpide hauetan:

-Aurkezpen formala: erabilitako baliabide digitalak eta testu baliabideak, ortografia, ordena, azalpenen argitasuna, ikasleak edukia menderatzea, adierazpen zuzena.

-Gorputz hizkuntza.

-Literatura terminologiaren erabilera egokia.

-Egileak eta obrak aipatzeko modu zuzena.

-Analisi gaitasuna eta espiritu kritikoa.

-Testuan dagokion garai literario eta historikoaren ezaugarriak identifikatzeko gaitasuna.

-Testuaren analisi formal zuzena.

-Obra aztertzeko eta bere testuinguruan kokatzeko dokumentazioa.

-Azaldutakoa espero denera egokitzea.



Aurkezpenak irakasgaiaren nota osoaren % 60 izango dira.





B) Amaierako azterketa idatzia, non ikasleek irakasgaiko literatura lanak (ikus Oinarrizko Bibliografia atala) menderatzen dituztela erakutsi beharko baitute. Ikasleei oinarrizko bibliografiako bi testuren laburpenak aurkeztuko zaizkie, bat aukera dezaten. Testua identifikatu eta iruzkindu egin beharko dute, kontuan izanik bereziki ezaugarri formalak eta edukizkoak, eta bere garai literario eta historikoarekiko erlazioa, ikuspuntu teoriko batetik.



Modalitate honetan aintzat hartuko diren irizpideak:

-Aurkezpen formala: garbitasuna, azalpen argiak, ortografia, ordena, kaligrafia.

-Literatura terminologiaren erabilera.

-Literatura generoak menderatzea.

-Aukeratutako testuaren analisi zuzena, forma eta egitura ikuspegitik.

-Testua, egilea (obra anonimoa denean izan ezik) eta garaia zuzen identifikatzea.

-Analisi gaitasuna eta espiritu kritikoa.

-Testua bere testuinguru historikoan kokatzea.

-Testua bere literatura aroaren testuinguruan kokatzea.



Irizpide hauetan eginiko hutsek nota jaitsiko dute.



Amaierako azterketa idatzia irakasgairen nota osoaren % 40 izango da. Irakasgaia gainditzeko, ezinbestekoa izango da azterketa idatzian gutxienez 5.0 puntu lortzea.



Lauhilekoaren lehenengo bederatzi hilabeteetan Amaierako Ebaluazioa aukeratu duten ikasleen kasuan, bi atal izango dituen azterketa idatzi bat egin beharko dute: atal teorikoa eta praktikoa. Bigarrenean, oinarrizko bibliografiako bi literatura obren laburpenak aurkeztuko zaizkie, azter ditzaten, identifikatuz egilea (obra anonimoa denean izan ezik), literatura aroa, generoa, edukia, alderdi literarioak eta sozio-historikoak, etab. Azterketa zuzendu eta ebaluatzeko irizpideak Etengabeko Ebaluazioa modalitateko proba idatziko berberak izango dira. Azterketa idatzia gainditzeko, ezinbestekoa izango da atal bakoitzean gutxienez 5.0 puntu lortzea.



Hasieran Etengabeko Ebaluazioa aukeratu eta, gero, araudia aintzat harturik, Amaierako Ebaluazioaren aldeko hautua egiten duten ikasleek ahozko azterketa bat egingo dute, bi atal izango dituena: atal teorikoan, gai bat emango zaie eta xehetasunez azaldu beharko dute, literatura testuen adibideak aipatuz, egileak, generoak, etab.; bigarren atalean, analisikoa, oinarrizko bibliografiako testuen bi laburpen emango zaizkie, xehetasunez azter ditzaten: egilea, aroa, generoa, literatura testuingurua, testuinguru sozio-historikoa, etab. Azterketa gainditzeko, ezinbestekoa izango da atal bakoitzean gutxienez 5.0 puntu lortzea. Azterketa grabatu egingo da, haren ebidentzia edukitzeko. Ebaluazio sistema aldatu arte ikasleek eginiko ahozko aurkezpenak ez dira kontuan hartuko amaierako ebaluazioan, eta ez dute eskubiderik izango ere lauhilekoan ahozko aurkezpenak egiten jarraitzeko.



Klaseetan ezin izango da gailu elektronikorik erabili, ikasleen ordenagailu eramangarri partikularra izan ezik, baldin eta klaseko zereginetarako erabiltzen bada soil-soilik (apunteak hartzea, irakasgaiaren materialen kontsulta Interneten).



Azterketan debekatuta dago guztiz edozein gailu elektroniko erabiltzea. Araua hausten bada, eten egingo da azterketa eta 0 puntuko nota emango zaio. Azterketan edozein gorabehera izanez gero, UPV/EHUko EBALUAZIO PROBETAN ETA LAN AKADEMIKOETAN JOKABIDE MAKUR ETA IRUZURREZKOAK ERAGOZTEKO ETA ETIKA AKADEMIKOKO PROTOKOLOA aplikatuko da (irakasgaiko ikasleek nahitaez ezagutu behar dutena).







Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Bide hauetako batetik hel daitezke ikasleak ezohiko deialdira:



A) 7.5 puntutik beherako batez besteko nota lortzea lauhilekoan zehar eginiko ahozko azalpenetan, azterketa idatzia gaindituta.



B) 5.0 puntutik beherako nota lortzea ohiko deialdiko amaierako azterketa idatzian, aurretik 7.5 puntutik gorako batez besteko nota lortuta lauhilekoko ahozko aurkezpenetan.



C) Graduko eta Lehenengo eta Bigarren Zikloko Ikasketen Gestiorako Arautegiaren 43. artikuluan jasotako egoeraren batean egotea.



D) Uko egitea borondatez etengabeko ebaluazioari.



C) eta D) kasuetan, ikasleek prozedura ofiziala beteko dute, eta irakasleari jakinaraziko diote klaseen lehenengo 9 asteetan.



Ezohiko deialdiko azterketa idatziz egingo da, eta bi atal izango ditu, nahitaezkoak C) eta D) egoeretarako:



-Atal teorikoa: ikasleei galdetuko zaie irakasgaian aztertu diren literatura aroetako gaien inguruan, kontzeptuak, literatura terminologia, egile eta gai garrantzitsuak, aintzat harturik ere testuinguru sozio-historikoa.



-Testuen analisi-iruzkina: literatura testuen bi laburpen emango zaizkie, azter eta iruzkindu ditzaten. Identifikatu egin beharko dituzte, norenak diren esan (testu anonimoak direnean izan ezik), dagokien aro literarioaren ezaugarriak nabarmendu, eta baita garai historikoa ere. Halaber, bi testuen forma eta egituraren analisi bat egin beharko dute.



Azterketa gainditzeko, ezinbestekoa izango da atal bakoitzean gutxienez 5.0 puntu lortzea.



Nolanahi ere, A) egoeran dauden ikasleek azterketa idatziaren analisi-iruzkin atala egin beharko dute soilik; ahozko aurkezpenen batez besteko nota 5.0 puntutik gorakoa izan bada, testu bat aukeratu ahal izango dute bi testuen artetik; bestela, bi testuak aztertu beharko dituzte. B) egoeran egonez gero, azterketa idatziaren atal teorikoa egin beharko dute bakarrik. Aldi berean A) eta B) kasuetan egonez gero, bi atalak egin beharko dituzte, eta gutxienez 5.0 puntu lortu beharko dituzte bakoitzean.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikus oinarrizko bibliografia. Ikasleen ardura izango da oinarrizko bibliografiako aleak garaiz eskuratzea, bai irakurtzeko eta aurkezpenak prestatzeko bai azterketa idatzia prestatzeko. Hortaz, ezustekoak saiheste aldera, erostea gomendatzen da, Campuseko bibliotekak ale gutxi dituelako eta sarri askotan maileguan egon ohi direlako.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Erdi Aroa: Goi Aleman Zaharraren garaiko testuak (Althochdeutsche Literatur)

Anonimoa, Das Hildebrandslied

Anonimoa, Das Ludwigslied

Anonimoa, Heliand (hautaketa)

Anonimoa, Merseburger Zaubersprüche

Anonimoa, Muspilli

Weissenburg, Otfrid von, Evangelienbuch (hautaketa)



Erdi Aroa: Goi Aleman Ertainaren garaiko testuak (Mittelhochdeutsche Literatur)

Anonimoa, Das Nibelungenlied (hautaketa)

Anonimoa, Der Münchner Oswald

Aue, Hartman von, Erec (hautaketa)

—, Der arme Heinrich

Hainbat egile, Minnesang-aren hautaketa lirikoa

Hainbat egile, testu erlijiosoen eta didaktikoen hautaketa



Humanismoa

Anonimoa, Till Eulenspiegel (hautaketa)

Brant, Sebastian, Das Narrenschiff (hautaketa)

Sachs, Hans, Fastnachtsspiele (hautaketa)

Tepl, Johannes von, Der Ackermann aus Böhmen/Der Ackermann und der Tod.



Barrokoa

Grimmelshausen, Hans J. Ch. von, Der abentuerliche Simplicissimus Teutsch (hautaketa)

Barrokoko poesia: Andreas Gryphius, Paul Fleming (hautaketa)

Silesius, Angelus, Cherubinischer Wandersmann (hautaketa)



Ilustrazioa

Lessing, Gotthold E., Minna von Barnhelm

—, Emilia Galotti

—, Alegiak prosan (hautaketa)

Musäus, Johann K. A., Hiru ahizpen kronikak



Gehiago sakontzeko bibliografia

-Alt, Peter-André (2007), Aufklärung. 3. Auflage. Stuttgart/Weimar: Metzler.
-Beutin, Wolfgang [et al.] (1989), Historia de la literatura alemana. Madril: Cátedra.
-Borries, Erika und Ernst von (2000): Deutsche Literaturgeschichte. Band 1: Mittelalter. Humanismus. Reformationszeit. Barock. Munich: Deutscher Taschenbuch.
—, (2009): Deutsche Literaturgeschichte. Band 2: Aufklärung und Empfindsamkeit. Sturm und Drang. Munich: Deutscher Taschenbuch.
-Boyles, Nicholas (2008), German literature. A very short introduction. Oxford: University Press.
-Brandt, Rüdiger (1999), Grundkurs germanistische Mediävistik / Literaturwissenschaft. Múnich: Wilhelm Fink.
-Bumke, Joachim (2000), Geschichte der deutschen Literatur im hohen Mittelalter. Múnich: Deutscher Taschenbuch.
-Cramer, Thomas (2000), Geschichte der deutschen Literatur im späten Mittelalter. 3., aktualisierte Auflage. Munich: Deutscher Taschenbuch.
-Gnutzmann, Rita (1994), Teoría de la literatura alemana. Madril: Síntesis.
-Heinzle, Joachim [ed.] (1995), Geschichte der deutschen Literatur von den Anfängen bis zum Beginn der Neuzeit. Bd. 1: Von den Anfängen zum hohen Mittelalter. Teil 1: Die Anfänge: Versuche volkssprachiger Schriftlichkeit im frühen Mittelalter (ca. 700-1050/60), von Wolfgang Haubrichs. 2., durchgesehene Auflage. Tubingia: Niemeyer.
-Hernández, Isabel (2002), Literatura alemana del Barroco. Madril: Síntesis.
Hoffmeister, Gerhart (1987), Deutsche und europäische Barockliteratur. Stuttgart: Metzler.
-Kartschoke, Dieter (2000), Geschichte der deutschen Literatur im frühen Mittelalter. Múnich: Deutscher Taschenbuch.
-Murdoch, Brian [ed.] (2004), German literature of the early Middle Ages. Rochester/Woodbridge: Camden House.
-Murdoch, Brian/Read, Malcolm [eds.] (2004), Early Germanic Literature and Culture. Rochester/Woodbridge: Camden House.
-Niefanger, Dirk (2000), Barock. Stuttgart/Weimar: Metzler.

Aldizkariak

-Amsterdamer Beiträge zur älteren Germanistik
-Beiträge zur Geschichte der deutschen Sprache und Literatur
-German Quarterly
-Jahrbuch für Internationale Germanistik
-Mediaevistik: Internationale Zeitschrift für interdisziplinäre Mittelalterforschung
-Neophilologus: An International Journal of Modern and Mediaeval Language and Literature
-Revista de Filología Alemana
-Zeitschrift für deutsche Philologie
-Zeitschrift für deutsches Altertum und deutsche Literatur
-Zeitschrift für Germanistik
-Zeitschrift für Literaturwissenschaft und Linguistik (LiLi)

Web helbideak

-Germanistik im Netz: http://www.germanistik-im-netz.de/dbis/
-Mediaevum: http://www.mediaevum.de/haupt2.htm

TaldeakToggle Navigation

01-71 Teoriakoa (Alemana - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

09:00-11:00 (1)

09:00-09:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • SEM. 1.24 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • SEM. 1.24 - LETREN FAKULTATEA (2)

01-71 Gelako p.-1 (Alemana - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

09:30-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • SEM. 1.24 - LETREN FAKULTATEA (1)