XSLaren edukia

Aleman Hizkuntzalaritza IV: Alemanaren Aldaera Sinkronikoak25593

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Filologiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Alemana
Kodea
25593

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Alemaniar Hizkuntzalaritza IV: Alemanaren Aldaera Sinkronikoak ikasgaia Alemaniar Filologiako Graduaren 4. mailako derrigorrezko ikasgaietako bat da. Alemaniar Hizkuntzalaritza moduluaren barruan dago, zeina bost ikasgaiez osatuta egon eta horiek Alemana moduluaren eskakizunekin estuki lotuta dauden. Alemaniar Hizkuntzalaritza moduluko aurreko hiru ikasgaietan, ikasleek alemanaren hizkuntza sistema, ahoskera, doinu eta pertzepzioko dagokion esparrutik (Alemaniar Hizkuntzalaritza I: Fonetika eta Fonologia tratatzeko, flexioko eta hitzak sortzeko mekanismoak azaltzeko beharrezko ezagutzak (Alemaniar Hizkuntzalaritza II: Morfologia) eta alemanez esaldiak eta testuak osatu eta aztertzeko mekanismoak (Alemaniar Hizkuntzalaritza III: Sintaxia) bereganatu dituzte. Alemaniar Hizkuntzalaritza IV: Alemanaren Aldaera Sinkronikoak ikasgaian alemanaren dialekto nagusiak aztertuko dira maila fonetiko, morfologiko, sintaktiko eta lexikotik eta, zein den dialektoen egoera eta eginkizun soziolinguistikoa (gaitasuna, erabilera eta estatusa) alemanez hitz egiten duten herrialdeetan. Halaber, dialektoek idatzizko (prentsa, literatura, internet) zein ikus-entzunezko (irratia, telebista eta zinema) baliabideetan duten presentzia aztertu eta dialektoak literaturan eta zineman nola itzuli eta bikoizten diren landuko da.



Irakaslearen eta ikasleen arteko komunikazioa aleman hutsean izango da ikasgelan, beraz, oso komenigarria da ikasleek ikasturte hasieran gutxienez B2maila izatea (adibidez, Alemana VI ikasgaiari dagokion maila).

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Honako hauek dira ikasgai honen helburuak: ikasleek alemaniar dialektologiaren oinarrizko kontzeptuak eta metodoak bereganatzea eta alemaniar dialekto nagusiak bereizten eta ulertzen ikastea, alemanaren hizkuntza sistemaren funtsezko zati diren heinean, (M04CM01), zein terminologia berezia, baliabide bibliografikoak eta bestelako informazio iturriak aktibo zein pasiboki erabiltzeko, tartean IKTBak (M04CM03; G006), bai bere kabuz eta bai taldean ikasteko eta lan egiteko (G005) bereganatutako ezagutzak etorkizunean beren lanbide jardueran (irakaskuntza, itzulpengintza, edizioa eta beste batzuk) aplika ditzaten (M04CM02; G008).



CLIL (Eduki eta Atzerriko Hizkuntzen Ikaskuntza Integratua) metodoaren ikuspegiaren arabera, gaitasuna ere alemanez (estandarra) landuko da ikasgelan komunikatu eta ariketak, lanak eta proiektuak egiteko, ikasleari alemana hobeto menperatzen lagunduko baitio.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Aldaera sinkronikoa: Dialektoa, Soziolektoa, Umgangssprache eta hizkuntza estandarra.

2. Alemaniar dialektoen banaketa eta izendapena.

3. Alemaniar dialektoen ezaugarri fonetikoak.

4. Alemaniar dialektoen ezaugarri morfologiko eta sintaktikoak.

5. Aldaera lexikoa alemaniar dialektoetan.

6. Eskualdeko aldaerak (Umgangssprachen)

7. Dialektoen eta aldaera nazionalen eginkizun soziala alemanez hitz egiten duten herrialdeetan (diglosia). Espainiako egoerarekiko alderatzea.

8. Hizkuntza jarrerak alemaniar dialektoekiko (menperatzea, erabilera eta balorazioa).

9. Dialektoen literaturako erabilera.

10. Testu dialektalen itzulpena.

11. Alemaniar dialekto nagusietako idatzi eta ahozko testuen azterketa eta itzulpena.

11.1. Niederrheinisch

11.2. Niederdeutsch (Plattdeutsch)

11.2.1. Nordniederdeutsch

11.2.2. Westfälisch

11.2.3. Ostniederdeutsch

11.3. Berlinisch

11.4. Ripuarisch (Kölsch)

11.5. Moselfränkisch/Luxemburgisch

11.6. Rheinfränkisch (Hessisch eta Pfälzisch)

11.7. Ostmitteldeutsch (Sächsisch eta Thüringisch)

11.8. Ostfränkisch

11.9. Schwäbisch

11.10. Niederalemannisch (Badisch eta Elsässisch)

11.11. Hochalemannisch (Schweizerdeutsch)

11.12. Bairisch-Österreichisch

MetodologiaToggle Navigation

Ikasgai honetan bereziki ikuspegi induktiboa erabiliko da, proiektu lan eta ariketen bitartez espiritu ikertzailea eta banakako zein taldeko lana sustatzeko. Halaber, dialektoen eta horien erabileraren inguruko gai arazotsu eta polemikoei buruzko eztabaiden bitartez landuko da (gaitasun zeharkakoak G005, G006 eta G008).



Lernen durch Lehren (Irakatsiz ikasi) metodoa ere erabiliko da, zeinetan ikasleak beren ikaskuntza prozesuko protagonista eta arduradun nagusi bihurtzen diren.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • Banakako lanak (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 30
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 20
    • Bertaratze eta parte-hartze aktiboa (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

A) Ebaluazio jarraitua: ikasgelako saioetara joan ohi diren ikasleei aplikatzekoa (gehienez bost hutsegite).



Ondorengo tresnen bitartez ebaluatuko dira gaitasunak, bakoitzari adierazitako azken notaren portzentajea esleituz:



1. Parte-hartze aktiboa ikasgelan: %10*.

2. Lanak epean egin eta entregatzea (presentziazkoak eta ez presentziazkoak): %20*.

3. Dialekto bati buruzko idatzizko lana (alemanez): %20*.

4. Lan horren ahozko azalpena (alemanez): %20*.

5. Amaierako talde-lana, zeinetan hainbat testu dialektal identifikatu, aztertu eta aleman estandarrera itzuliko diren: %30*.



* Ikasleak bost zatiak gainditu beharko ditu ikasgaia gainditu ahal izateko. Horrela ez izatekotan, azken kalifikazioa ez gainditutako zatiari edo zatiei dagokiena izango da.



Ebaluazio irizpideak: Jakite maila eta bereganatutako ezagutzak aplikatzea; terminologia bereziaren erabilera egokia; zuzentasun gramatikal eta ortografikoa; argudiatu eta azaltzeko gaitasuna; ikasgelako saioetan eraginkortasunez esku hartzea; aurkezteko arauak betetzea (idatzizko lanak, ahozko azalpenak powerpointekin).



Prestakuntza ebaluazioan egindako entregak hobetzeko orientabideak emanez egingo da. Lehen entregaren ostean, aldaketak egin eta bigarren bertsio hobetua entregatu ahal izango da. Entregatutako azken bertsioa kalifikatuko da, betiere, entrega guztiak ezarritako epean egiten badira.



B) Azken ebaluazioa: Ebaluazio jarraitua jarraitzerik ez duten edo ikasgaiaren irakasleari azterketa aldi ofiziala hasi aurreko 10 egunetik gorako epean zuzendutako idazkiaren bitartez ebaluazio jarraituari uko egin dioten ikasleei aplikatzekoa.



Ondorengo tresnen bitartez ebaluatuko dira gaitasunak, bakoitzari adierazitako azken notaren portzentajea esleituz:



1. Lanak egin/entregatzea: %20*.

2. Dialekto bati buruzko idatzizko lana (alemanez): %20*.

3. Lan horren ahozko defentsa (alemanez): %20*.

4. Amaierako idatzizko proba, zeinetan hainbat testu dialektal identifikatu, aztertu eta aleman estandarrera itzuli eta hainbat galdera teoriko garatu beharko diren: %40*.



* Ikasleak lau zatiak gainditu beharko ditu ikasgaia gainditu ahal izateko. Horrela ez izatekotan, azken kalifikazioa ez gainditutako zatiari edo zatiei dagokiena izango da.

Idatzizko ariketak eta lana, gutxienez, azken proba baino astebete lehenago entregatu beharko dira. Ahozko defentsa azken probarekin batera egingo da. Entregatu beharreko lanen zerrenda eGelan argitaratuko da.



Ebaluazio irizpideak: Jakite maila eta bereganatutako ezagutzak aplikatzea; terminologia bereziaren erabilera egokia; zuzentasun gramatikal eta ortografikoa; argudiatu eta azaltzeko gaitasuna; aurkezteko arauak betetzea (idatzizko lanak).



Deialdiari uko egiteko nahikoa izango da azken probara ez aurkeztea.



Covid-19ak eragindako egoera larriagotzearen ondorioz irakaskuntza eta ebaluazio telepresentzialera itzuli beharko bagenu, amaierako idatzizko azterketa eGela, Blackboard Collaborate edota onlineko beste plataformen bidez egingo litzateke.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Azken ebaluazioa: Ondorengo tresnen bitartez ebaluatuko dira gaitasunak, bakoitzari adierazitako azken notaren portzentajea esleituz:



1. Lanak egin/entregatzea: %20*.

2. Dialekto bati buruzko idatzizko lana (alemanez): %20*.

3. Lan horren ahozko defentsa (alemanez): %20*.

4. Amaierako idatzizko proba, zeinetan hainbat testu dialektal identifikatu, aztertu eta aleman estandarrera itzuli eta hainbat galdera teoriko garatu beharko diren: %40*.



* Ikasleak lau zatiak gainditu beharko ditu ikasgaia gainditu ahal izateko. Horrela ez izatekotan, azken kalifikazioa ez gainditutako zatiari edo zatiei dagokiena izango da.



Idatzizko ariketak eta lana, gutxienez, azken proba baino astebete lehenago entregatu beharko dira. Ahozko defentsa azken probarekin batera egingo da. Entregatu beharreko lanen zerrenda eGelan argitaratuko da.



Ebaluazio irizpideak: Jakite maila eta bereganatutako ezagutzak aplikatzea; terminologia bereziaren erabilera egokia; zuzentasun gramatikal eta ortografikoa; argudiatu eta azaltzeko gaitasuna; aurkezteko arauak betetzea (idatzizko lanak).



Ohiko deialdian ebaluazio tresnaren bat gainditu duten ikasleei ebaluazio jarraitua aplikatuko zaie –lehenengo ezohiko deialdian–, ohiko deialdian gainditutako zatien kalifikazioak mantenduz. Ikasleak berariaz kontrakoa esaten ez badu.



Deialdiari uko egiteko nahikoa izango da azken probara ez aurkeztea.



Covid-19ak eragindako egoera larriagotzearen ondorioz irakaskuntza eta ebaluazio telepresentzialera itzuli beharko bagenu, amaierako idatzizko azterketa eGela, Blackboard Collaborate edota onlineko beste plataformen bidez egingo litzateke.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleak landutako materialak, eGela ikaskuntza plataforma birtualaren bitartez lortu ahal izango direnak.

König, Werner (1978). dtv-Atlas zur deutschen Sprache. München: dtv.

Wiesinger, Peter (1982). "Die Einteilung der deutschen Dialekte". En: Besch et al. 1983, pp. 807-900.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Besch, Werner / Knoop, Ulrich / Putschke, Wolfgang / Wiegand, Herbert Ernst (ed.) (1982). Dialektologie. Ein Handbuch zur deutschen und allgemeinen Dialektforschung. Walter de Gruyter, Berlin / New York.

Niebaum, Hermann / Macha, Jürgen (1999). Einführung in die Dialektologie des Deutschen. Niemeyer, Tübingen.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Ammon, Ulrich (1995). Die deutsche Sprache in Deutschland, Österreich und der Schweiz. Walter de Gruyter, Berlin / New York.
Christen, Helen / Glaser, Elvira / Friedli, Matthias (2010). Kleiner Sprachatlas der deutschen Schweiz. Huber, Frauenfeld (Schweiz)
Goossens, Jan (1977). Deutsche Dialektologie. Berlin.
Kloock, Marianne / Viechelmann, Ingo (1996). Uns plattdüütsch Spraakbook : op hooch- un nedderdüütsch : Texte to'n Sülvstlehren dörch Lesen, Snacken un Schrieben mit Grammatik. Hamburg
König, Almut (2014). Sprachatlas von Unterfranken zum Dialekt und Dialektverhalten junger Erwachsener (JuSUF). Schriften zum Bayerischen Sprachatlas Band 10, Heidelberg
Merkle, Ludwig (2005). Bairische Grammatik. München
Renn, Manfred / König, Werner (22006). Kleiner Bayerischer Sprachatlas. München
Russ, Charles V.J. (ed) (1990). The German language today: a linguistic introduction. London: Routledge.
Russ, Charles V.J. (1994). The Dialects of modern German: a linguistic survey. London: Routledge.
Stickel, Gerhard (Hg) (1997). Varietäten des Deutschen. Regional- und Umgangssprachen. Berlin/New York.
Suter, Tufekovic, Carol (2008). Wie mehrsprachige Kinder in der Deutschschweiz mit Schweizerdeutsch und Hochdeutsch umgehen: eine empirische Studie. Bern: Peter Lang
Tiling-Herrwegen, Alice (2002). De kölsche Sproch. Kurzgrammatik Kölsch – Deutsch. Köln.
Wei, Li (2000). The Bilingualism Reader. London/New York

Aldizkariak

Zeitschrift für Dialektologie und Linguistik: http://www.steiner-verlag.de/ZDL/

Web helbideak

http://www.dialektkarte.de/
http://www.staff.uni-marburg.de/~naeser/mundart.htm (Prof. Naeser, Universität Marburg)
http://stade-buxtehude.de/platt/pm.htm (Plattdeutsch)
http://www.ins-bremen.de/ (Institut für niederdeutsche Sprache)
http://niederdeutsch.bhu.de/niederdeutsch/content/de/bundesrat/start.html (Bundesraat för Nedderdüütsch)
http://www.plattnet.de/ (Plattdeutscher Web-Wegweiser)
http://www.koelsch-akademie.de/ (Akademie för uns kölsche Sproch)
http://www.eis-sprooch.lu (Luxemburgisch)
http://titus.uni-frankfurt.de/didact/karten/germ/deutdim.htm (Universität Frankfurt, Dialektkarte)
http://www.br-online.de/land-und-leute/thema/dialekte/index.xml (Bayerischer Rundfunk)
http://www.bayerische-sprache.de
http://www.bayerische-landesbibliothek-online.de/sprachatlas
http://www.bayrisch-lernen.de/ (Bairisch-Sprachkurs)
http://www.franzstelzhamer.at/index.html (Bairisch-Österreichisch)
http://www.baden-wuerttemberg.de/dialektkurs/dialektkurs.htm (Landesportal Baden-Württemberg)
http://www.petermangold.de/ (Schwäbisch)
http://www.dialekt.ch/ (Universität Basel)
http://www6.dw-world.de/de/dialekt.php („Dialektatlas“ der Deutschen Welle)

TaldeakToggle Navigation

16-76 Teoriakoa (Alemana - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

11:00-13:00 (1)

09:00-09:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • SEM. 2.45 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • SEM. 2.45 - LETREN FAKULTATEA (2)

16-76 Gelako p.-1 (Alemana - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

09:30-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • SEM. 2.45 - LETREN FAKULTATEA (1)