XSLaren edukia

Irakasleak

AINARA HERNANDO ORTIZ

Ezagutza arloa
Parasitologia
Saila
Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia
Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Posta elektronikoa
ainara.hernando@ehu.eus

Biologian lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultatean 2013an eta Mikrobiologian doktorea 2021ean UPV/EHUn. 2021eko otsailaz geroztik, UPV/EHUko Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Saileko bitarteko irakaslea da, Farmazia Fakultatean.



Euskal Unibertsitate Sistemaren Ikerketa Talde Finkatutzat (IT990-16) katalogatutako “Candidiasis y otras infecciones humanas asociadas a biopelículas microbianas” izeneko taldeko kidea da. Ikerketa-taldearekin batera, hiru artikulu argitaratu ditu mikrobiologiaren eta farmakologiaren arloko aldizkarietan lehen egile gisa, lehen kuartilekoak direnak, zientzia-dibulgazioko artikulu bat eta “Actualizaciones en medicina” (ISBN: 978-84-1319-234-5) liburuko kapitulu batean parte hartu du. Argitalpen horiek guztiak onddo patogenoen azterketaren inguruan egin dira, interes bereziarekin Candida eta giza kandidiasietan. Ikerlari bezala garatu duen ikerketa-jardueran Candidak agente infekzioso gisa duen zeregina aztertu du, patogenia eta haren tratamendua in vitro zein in vivo aztertuz, Galleria mellonella eta Caenorhabditis elegans animalia-eredu ornogabeetan. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Herriko Unibertsitateak finantzatutako 2 ikerketa-proiektutan parte hartu du. Horretaz gain, nazional zein nazioarteko kongresuetako 11 komunikaziotan parte hartu du.