XSLaren edukia

Irakasleak

LIDIA CAÑO PEREZ

Ezagutza arloa
Zientzia Esperimentalen Didaktika
Saila
Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika
Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia enta Antropologia Fakultatea
Posta elektronikoa
lidia.cano@ehu.eus

Irakasle agregatua eta Biologian doktorea Europar Aipamena Bartzelonako Unibertsitatean (2007). Gaur egun Lehen Hezkuntzako Graduan irakasten du eta EHUko Ingurumen Zientzietako eta Farmaziako Graduetan eta Bartzelonako Unibertsitateko Biologia Lizentziaturan ere irakatsi du. 15 urteko esperientzia dauka ikerkuntzan, batez ere Ekologia ezagutza arloan, eta oraindik orain Zientzia Esperimentaleko Didaktikaren arloan ere bai. 14 ikerketa proiektutan aritu da, Espainia zein nazioarte mailan. Askotariko beka eta kontratu eskuratu ditu norgehiagoka erregimenean, doktoratu ondoko Fullbright eta Ikerbasque irakasle bisitari kontratuak barne. 5 ikergunetan burutu du bere ikerketa Europan (Universitat de Barcelona, CEFE-CNRS Montpellier, Universiteit Leiden) zein Estatu Batuetan (University of California Davis) eta Afrikan (Rhodes University). 30 argitalpen zientifiko zein dibulgaziozkoren egile-kidea da, 15 artikulu zientifiko JCR aldizkarietan barne. 2019az geroztik IHGEL (i320-41) hezkuntza-berrikuntzako proiektua koordinatzen du, "Campuseko urmaela: Iraunkortasunerako ikaskuntzarako Hezkuntza Graduetako Ekosistema eta Laborategi naturala " izenekoa, 9 irakasgai eta hainbat GRAL /MAL biltzen dituena. Zientzia Esperimentaleko Didaktikaren arloan egiten duen ikerketa 2 ildotan oinarritzen da: (1) praktika zientifikoak zienziarako konpetentzia irakasteko estrategia gisa eta (2) Hezkuntza Graduetako ikasleen alfabetatze ekologikoaren maila eta iraunkortasunerako konpetentziak.