XSLaren edukia

Garapenaren Psikologia Eskola Adinean25857

Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Titulazioa
Haur Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25857

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1218
Gelako p.4872

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Garapenaren Psikologia Eskola Adinean izeneko ikasgaiaren helburua jaiotzatik hasi eta 12 urte arteko garapen psikologikoa aztertzea da, garapenaren ikuspuntu integratzaile eta dialektikotik, euren praktika profesionalean erabilgarri izan daitezkeen ezagutza teorikoak eta baliabideak eskainiz



Horretarako, giza garapenaren ikasketarako teoria, eredu eta metodologia desberdinak aztertuko dira, baita garapen etapa bakoitzari lotutako aldaketa psikologiko nagusiak ere

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Ikasleak, Garpenaren Psikologia Eskola Adinean ikasgaiaren bidez hurrengo gaitasunak landuko ditu:



A) Bilakaeraren psikologiak giza garapenari eginiko ekarpenak ulertzea eta kontrastatzea, prozesu horrek 0-6 urtetan dituen ezaugarriak hautemateko, familiako, gizarteko eta eskolako testuinguruan.



B) Haurren nortasuna identifikatzea eta deskribatzea, giza garapeneko etapa gisa eta ezaugarriak aztertzea ( psikomotrizitatea, ezaguera, komunikazio, ezaugarri sozialak eta afektibitatea).



C) Taldean ikasketa-segiden plangintza egitea eta ikasgelako eta jolastokiko lana antolatzea, 0-3 eta 3-6 urteko haurren ezaugarriak kontutan hartuta, haurron garapena estimulatzeko eta bultzatzeko.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Garapenaren psikologia: disziplina zientifikoa. Garapenaren azterketarako hurbilpen teorikoak. Garapenaren Psikologiaren ikerketa.



2. Lehen haurtzaroa (0-2). Ezaugarri psikologikoen azterketa eta hezkuntza praktiken eragina haurraren garapen prozesua hobetzeko alderdi guztietan; garapen psikomotorea; adimenaren garapena; hizkuntzaren garapena; gizarte-ezagutza eta nortasunarena.



3. Bigarren haurtzaroa (3-6). Garapen fisiko eta psikomotorea; adimenaren garapena; hizkuntzaren garapena; gizarte-ezagutza eta garapen morala; nortasunaren garapena eta gizarte-harremanak.



4. Eskolako urteak (6-12). Garapen fisiko eta psikomotorea; adimenaren garapena; hizkuntzaren garapena; gizarte-ezagutza eta garapen morala; nortasunaren garapena eta gizarte-harremanak.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 45
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 40
    • Taldeko diziplinen arteko lan modularra: (%): 15

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIO JARRAIA:

- Lehenengo atala: Banaka egin beharreko ariketak, lanak, azterketa (irakasle bakoitzak zehaztuko ditu): %40-45a



- Bigarren atala: Taldean egin beharreko ariketa praktikoak, lanak, proiektuak idatziz entregatzekoak ala ahozko aurkezpenak eginez ebaluatzekoak (irakasle bakoitzak zehaztuko ditu): %40-45a



- Hirugarren atala: Taldeko diziplinen arteko lan modularra: %15-20a





Ebaluazio metodoei dagokienez, Ikasleen Ebaluaziorako Araudiaren 8. artikuluak dioenez, irakasgairako bi ebaluazio sistema eskaintzen dira:



1. Etengabeko ebaluazioa:

- Lehenengo atala: Banaka egin beharreko ariketak, lanak, azterketa (irakasle bakoitzak zehaztuko ditu): %40-45a.

- Bigarren atala: Taldean egin beharreko ariketa praktikoak, lanak, proiektuak idatziz entregatzekoak ala ahozko aurkezpenak eginez ebaluatzekoak (irakasle bakoitzak zehaztuko ditu): %45a.

- Diziplinarteko lan modularra: %15-20a.





2. Azken ebaluazioa:

- Eduki teoriko-praktikoei buruzko banakako ariketak, lanak zein azterketak (irakasle bakoitzak zehaztuko ditu): % 80-85a.

- Diziplina arteko lan modularra: %15-20a.



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita.





OHAR GARRANTZITSUA: Covid-19tik eratorritako egoerak hala eskatuko balu, ebaluazio sistema ez presentziala izango litzateke eta e-gela eta Blackboard collaborate bidez aurrera eramango litzateke, azken ebaluazio proba barne.





Deialdiari uko egiteko:



Araudiaren arabera (2016ko abenduaren 15ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatekoaren Gobernu Kontseiluarena, Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia):

1.– Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.

2.– Etengabeko ebaluazioaren kasuan azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa bada, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren %40a edo hori baino txikiagoa bada, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakagaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaera. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

3.– Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea



Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegian jasotzen den bezala, uko egitea honako era honetan egin daiteke:



1.Etengabeko ebaluazioaren kasuan, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

2.Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.









Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1.– Irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdiko azken ebaluazioko proba osatzen duten azterketa eta jardueretara aurkezteko.

2.– Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da.

3.– Ezohiko deialdiko azken ebaluazioko probak definituta dauden ikaskuntzaren emaitzak ebaluatzeko eta neurtzeko behar beste azterketa eta ebaluazio jarduera izango ditu, emaitzok ohiko deialdiaren pareko baldintzetan ebaluatu ahal izateko. Ikasleek ikasturtean zehar eskuratutako emaitza positiboak gorde ahal izango dira. Aldiz, ikasturtean zehar egindako etengabeko ebaluazioaren emaitzak negatiboak badira, emaitzak ezin izango dira ezohiko deialdirako mantendu eta deialdi horretan ikasleek kalifikazioaren % 100 eskuratu ahal izango dute.



Deialdi honi uko egiteko, ohiko deialdiaren irizpide berdinak jarraituko dira.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleak sortutako materiala: apunteak

Ikus-entzuneko materialak

Ordenagailua

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Berger, K.S. (2003). Psicología del Desarrollo. Madril: Editorial Panamericana.



Bermudez, M. P. eta Bermudez Sanchez, A. M. (2004): Manual de Psicología Infantil. Aspectos evolutivos e intervención psicopedagógica. Madril: Biblioteca Nueva.



Delval, J. (1994). El desarrollo humano. Madril: Siglo XXI.



González, A.M. eta languntzaileak ( 1995). Psicología del desarrollo: teoría y prácticas. Malaga: Ediciones Aljibe



Martín Bravo, C. eta Navarro Guzmán, J.I. ( Koord) (2009). Psicología del desarrollo para docentes: Madril: Pirámide.



Mietzel, G. (2005). Claves de la Psicología Evolutiva. Barna: Herder.



Palacios, J., Marchesi, A. eta Coll, C. (1991). Desarrollo psicológico y educación, I. Psicología evolutiva. Madril: Alianza.



Palacios, J., Marchesi, A. eta Coll, C. (1999). Garapen psikologikoa eta hezkuntza, I. Psikologia ebolutiboa. UPV-EHUko Argitalpen Zerbitzua.



Papalia, D. (1991). Psicología del desarrollo. De la infancia a la adolescencia. Mexico: McGraw-Hill.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Hoffman, L., Hall, E. eta Paris, S. (1995). Psicología del desarrollo. Madril: McGraw-Hill.

Lizaso, I. eta Apodaka, M. (2008). Giza garapen psikologikoaren ereduak. Bilbo: EHU. (sare argitalpena: http://testubiltegia.ehu.es helbidean deskargatu daiteke).

Lefrançois, G. (1999). El ciclo de la vida. Mexico: Thomson.

Mayor, J. (zuzen.) (1995). Psicología Evolutiva. Madril: Anaya.

Muñoz García, A (coord.) (2010) Psicología del desarrollo en la etapa de educación infantil. Madrid : Pirámide

Muñoz García, A ( coord.) (2010) Psicología del desarrollo en la etapa primaria. Madrid : Pirámide

Palacios, J., Marchesi, A. eta Coll, C. (1999). Garapen psikologikoa eta hezkuntza, I. Psikologia ebolutiboa. UPV-EHUko Argitalpen Zerbitzua.

Papalia, D. (2004). Psicología del desarrollo. De la infancia a la adolescencia. Mexico: McGraw-Hill.

Perinat, A. (2002). Psicología del desarrollo: del nacimiento al final de la adolescencia. Bartzelona: Universidad Oberta de Catalunya.

Rice, F.C. (1997). Desarrollo humano: estudio del ciclo vital. Mexico: Pentice-Hall.

Santrock, J.W. (2003). Infancia. Madril: McGraw-Hill.

Santrock, J.W. (2006). Psicología del desarrollo, el ciclo vital. Madril: McGraw-Hill.

Shaffer, D.R. (2000). Psicología del desarrollo: infancia y adolescencia. Mexico: Thomson.

Trianes Torres, M. V. eta Gallardo Cruz, J.A. (2003). Psicología de la Educación y del Desarrollo en contextos escolares. Madril: Piramide.

Vasta, R., Haith, M.M. eta Millar, S.A. (1996). Psicología infantil. Bartzelona: Ariel.

Aldizkariak

European Journal of Educational Psichology

Infancia y Aprendizaje

INFAD. Psicología de la Infancia y de la Adolescencia

Tantak

Hik Hasi

Web helbideak

http://psicoeduc.rediris.es

http://www.fia.es

http://www.fundacionyuste.org/acciones/infad/revistas.htm

http://www.educacioninicial.com/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • AZPIAZU IZAGUIRRE, LOREA
  • DE LA FUENTE GAZTAÑAGA, AMAIA
  • VELA RODRIGUEZ, IMANOL

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-2

08:30-10:30 (1)

3-4

08:30-10:30 (2)

5-6

08:30-10:30 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1.3 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (1)
  • 1.3 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (2)
  • 1.3 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (3)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-2

10:30-12:30 (1)

3-4

10:30-12:30 (2)

5-15

10:30-12:30 (3)

7-15

08:30-10:30 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1.5. GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (1)
  • 1.5. GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (2)
  • 1.5. GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (3)
  • 1.5. GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (4)