XSLaren edukia

Eskola Testuen Tailerra26487

Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Titulazioa
Haur Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
26487

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1218
Gelako p.4872

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Gaur egungo ikastetxeek eskola testuen inguruan dituzten beharrei erantzuteko gai diren irakasleak prestatzea da irakasgaiaren xedea. Tailer honetan, euskarazko irakaskuntzarako eskola testuak sortzeko eta egokitzeko trebetasunak garatuko dira. Materialen sorkuntza eta egokitzapenaren bidez, testuinguru errealetan ahozko interakzioa eta oro har euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko proiektu eta proposamen didaktikoak diseinatuko dira, beti ere tokian tokiko egoera soziolinguistikoa, hizkuntza aniztasuna ardatz hartuta.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

HELBURUAK

-Euskararen irakaskuntzak egun dituen erronka nagusiak identifikatzea eta ulertzea, eta horiei erantzuteko proiektuak eta proposamen didaktikoak diseinatzea.

-Eskola testuen egokitasuna eta kalitatea kritikoki baloratzea eta aztertzea, irizpide orokorrez gain ikasle-taldearen ezaugarriak eta beharrak kontuan hartuta.

-Eskola testuak egokitzeko irizpideak eta estrategiak ezagutzea eta horiek dagokien testuinguruan aplikatzea.

-Eskola testuak egokitzeko eta sortzeko trebetasunak garatzea, ahoz zein idatziz.



KONPETENTZIAK



HAUR HEZKUNTZA



G006 Kultura anitzeko testuinguruen eta hizkuntzen ikaskuntza

Lehen haurtzaroan mintzairak duen bilakaera ezagutzea, izan daitezkeen disfuntzioak identifikatzen jakitea eta haiek behar bezala garatzeaz arduratzea. Eraginkortasunez aurre egitea hizkuntzen ikaskuntzari kultura nahiz hizkuntza anitzeko testuinguruetan. Ahoz nahiz idatziz adierazten jakitea, eta zenbait adierazpen-teknika menderatzea. Euskara eta gaztelania menderatzea, baita atzerriko beste hizkuntza bat ere, gutxienez. Hizkuntza horietan ekoizpen eta ulermen zuzena eta egokia frogatzea (C1 eta B1 mailak, hurrenez hurren), hezkuntza-testuinguru eleaniztunean lan egin ahal izateko. Hizkuntzen nahiz kulturen aniztasunari begirako jarrera abegitsuak garatzea.



G015 Komunikazio-konpetentziak

Komunikazio konpetentziak (ahozko, idatzizko, ikusizko, gorputzezko, afektibo eta musikalak) aberasteko estrategia didaktikoak diseinatzea garapen integralaren esparruaren barruan.



LEHEN HEZKUNTZA



G003 Hizkuntzen ikaskuntza. Kultura anitzeko testuinguruak

Eraginkortasunez aurre egitea hizkuntzen ikaskuntzari kultura nahiz hizkuntza anitzeko testuinguruetan. Eskola-curriculumeko zientziaren eta kulturaren arloko testuak irakurtzea eta horien iruzkin kritikoa egitea sustatzea.



G013 Komunikazio-konpetentziak

Euskara eta gaztelania menderatzea, baita atzerriko beste hizkuntza bat ere, gutxienez. Hizkuntza horietan ekoizpen eta ulermen zuzena eta egokia frogatzea (C1 eta B1 mailak, hurrenez hurren), hezkuntza-testuinguru eleaniztunean lan egin ahal izateko. Hizkuntzen nahiz kulturen aniztasunari begirako jarrera abegitsuak garatzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. GAI-MULTZOA. Eskola testuak eta euskararen irakaskuntza

2. GAI-MULTZOA. Eskola testuak eta ikasle etorri berriak

3. GAI-MULTZOA. Eskola testuak eta ahozkotasuna



MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaiak izaera praktikoa izango du eta ikasleen partaidetza eta sorkuntza izango dira ardatz. Metodologia aktibo eta kooperatiboak erabiliko dira, bakarka egiteko lanekin batera taldeka proiektuak diseinatuz eta arazoak ebatziz. Halaber, praktikak testuinguru errealera eramateko aukerak baliatuko dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Banakako lanak (%): 40
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 60

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

-Irakasgaia gainditzeko ezinbestekoa da ebaluazioa osatzen duten atal guztiak gainditzea.

-Irakasgaia gainditzeko ezinbestekoa da hizkuntza koherentziaz, zuzentasunez eta egokitasunez erabiltzea, ahoz eta idatziz.

-Eskoletara joaterik ez duten ikasleek beste ebaluazio sistema bat izango dute. Ikasleek irakaslearekin jarri behar dute harremanetan ikasturtearen lehen bi asteetan.

-Ebaluazio jarraituaren sistemaren bidez ebaluatuta izaten ari den ikasleak aurkeztu dezake eskaria deialdi bati uko egiteko, eskari hori ikasgaiko irakasleari idatziz helaraziz, beranduenez irakaskuntza-aldia amaitu baino hilabete lehenago.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian ohiko deialdian erabilitako ebaluazio sistema bera jarraituko da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Eskoletan zehaztutako materialak (artikulu zientifikoak, ikus-entzunezkoak, eskola testuak...). Ahal den neurrian, materialak eGela plataforman izango dira eskuragarri.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

COELHO, E. 2005. La transversalidad del aprendizaje lingüístico en el currículo: el proceso de andamiaje en la educación. Lasagabaster, D. & Sierra, J.M. (eds.) Multilingüismo, Competencia Lingüística y Nuevas Tecnologías. Barcelona: ICE/Universidad de Barcelona & Horsori. 91-109.

DÍAZ DE GEREÑU, L. 2017. Eskola bidezko euskararen biziberritzea: arrakastarako baldintzak aztergai. Goirigolzarri, J., Landaluzeam X. & MANTEROLA, I. (eds.), Euskararen biziberritzea: marko, diskurtso eta praktika berriak. UEU. 101-125.

HUARTE, M. & J. OZERINJAUREGI. 2012. Interakzioaren garrantzia euskararen sarrera goiztiarrean. Hizkuntzaz jabetzen (0-6) XVI. jardunaldiak. Mendebalde Kultur Elkartea. 183-208.

MÉNDEZ GARRIDO, J.M. 2001. Pautas y criterios para el análisis y evaluación de materiales curriculares. Agora digital 2.

MINGUEZ, J.B. 1995. Libros de texto y construcción de materiales curriculares. Granada: Proyecto Sur de Ediciones.

PARECERISA ARAN, A. 1995. Materiales curriculares: cómo elaborarlos, seleccionarlos y usarlos. Barcelona: Graó.

RUIZ BIKANDI, U. 2006. Consideraciones básicas para facilitar el aprendizaje de la L2 a los principiantes. Cultura y Educación, 18 (2). 143-157.

YANO, Y., M. H. LONG & S. ROSS. (1994). The effects of simplified and elaborated texts on foreign language reading comprehension. Language Learning, 44 (2): 189 219.

ZABALA, J. 2016. Zer egin ahozko komunikazioa eskolan lantzeko? Bat Soziolinguistika 101 (4). 107-125.

Gehiago sakontzeko bibliografia

AGUADERO GÓMEZ, J.I. & BAUTISTA VALLEJO, J.M. 2002. Diseño de materiales curriculares: criterios didácticos para su elaboración y vevaluación. Aula abierta 80. 139-152.
ALONSO PEDROSA, T. & SANTAMARÍA CONDE, R.M. 2018. Análisis del material curricular editado de Educación Infantil y su uso en el aula. Enseñanza & Teacgubg 35 (1). 41-61.
BESALÚ, X. & TORT, J. 2009. Escuela y sociedad multiculutural. Propuestas para trabajar con alumnado extranjero. MAD Eduforma.
COELHO, E. 2016. Eskola kulturaniztunetan irakastea eta ikastea. Bilbo: UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzua.
DIZ LÓPEZ, M.J. & FERNÁNDEZ RIAL R. 2015. Criterios para el análisis y elaboración de materiales didácticos coeducativos para la educación infantil. RELAMEI. Revista Latinoamericana de Educación Infantil 4 (1). 105-124.
GONZÁLEZ JIMÉNEZ, F.E. & MACÍAS GÓMEZ. 2001. Criterios para valorar materiales curriculares: una propuesta de elaboración referida al rendimiento escolar. Revista Complutense de Educación 12 (1). 179-212.
LASAGABASTER, D. & SIERRA. J.M. 2005. Multilingüismo y multiculturalismo en la escuela. Barcelona. Horsori.
MANTEROLA, I. & BERASATEGI, N.2011. Immigrazioa eta eskola: euskal adibidea. Hizkuntza gutxituak munduan. UEU. 105-132.
MORTON, T. 2013. Critically Evaluating Materials for CLIL: Pracitioners’ Practices and Perspectives. In J. GRAT (ed.), Critical Perspectives on Language Teaching Materials. Macmillan. 111-136.
ORTEGA, A. 2017. Gazteen hiztun-profil berriak eta ideología berriak. Euskararen biziberritzea: marko, diskurtso eta praktika berriak birpentsatzen. UEU. 79-100
RAYÓN RUMAYOR, L. 2010. Materiales curriculares, integración de las TIC y atención a la diversidad. Madrid: Hezkuntza eta Zientzia Ministerioa.
VIILA, I. 2004. Lengua, escuela y Immigración. Online argitalpena: http://red.pucp.edu.pe/ridei/files/2013/05/130510.pdf.

Aldizkariak

Tantak
Hik Hasi
Jakingarriak
Ikastaria
Articles
Textos de Didáctica de la Lengua y la Literatura
Aula de Innovación Educativa
Revista de Psicodidáctica
Bat Soziolingiustika

Web helbideak

-Euskal ikasmaterialen estilo liburua: http://www.euskadi.eus/beste-proiektu-batzuk-euskara/web01-a2heusk/eu/.
-Ahotsak ikasgelan: https://ikasgelan.ahotsak.eus.
-EIMA katalogoa: http://eimakatalogoa.eus.
-Tribuaren Berbak sekuentzia didaktikoak: http://www.eimakatalogoa.eus/20962/tribuarenberbak/proiektua.html.
-Soziolinguistika Klusterra: http://www.soziolinguistika.eus.
-Hezkuntza soziolinguistikorako materialen bilduma: https://soziolinguistika.eus/eu/hezkuntza-soziolinguistika-bilduma/.
-Aula intercultural www.aulaintercultural.org/escuela-intercultural/metodologia-y-herramientas.
-Berritzegune Nagusia: kulturartekotasuna: HIPI irakasleentzako materialak http://elearning1.hezkuntza.net/900006/course/view.php?id=48.
-Cuaderno intercultural httpCa://www.fundacionfide.org/red/recurso/cuaderno_intercultural.html
-Cuadernos de pedagogía: https://www.cuadernosdepedagogia.com/content/Inicio.aspx.
-Hizkuntza Indartzeko Programa eta Kultura Arteko Hezkuntza: https://sites.google.com/site/eragiozueuskararilagunberri/.
-Kaiera: http://www.kaiera.eus.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • AROCENA EGAÑA, MIREN ELIZABET
  • IRIONDO ARANA, MIREN ITZIAR
  • URIZAR ENBEITA, RUBEN

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

08:30-10:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.08 - . (1)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

10:30-12:30 (1)

12:30-14:30 (2)

7-8

10:30-12:30 (3)

12:30-14:30 (4)

20-27

08:30-10:30 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.08 - . (1)
  • 3.4 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (2)
  • Aula 2.08 - . (3)
  • 3.4 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (4)
  • Aula 2.02 - . (5)