XSLaren edukia

Irakasleak

ANA VICTORIA ZELAIA JAUREGI

Ezagutza arloa
Konputazio Zientzia eta Adimen Artifiziala
Saila
Konputazio Zientzia eta Adimen Artifiziala
Ikastegia
Informatika Fakultatea
Posta elektronikoa
ana.zelaia@ehu.eus

Ana Zelaia Jauregik Informatikako lizentziatura 1992an amaitu zuen Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Informatika fakultatean, Donostian. Olatz Arregi Uriarte-ren eta Basilio Sierra Araujo-ren zuzendaritzapean egin zuen doktore-tesia. Izenburua: "Latent Semantic Indexing eta Ikasketa Automatikoa Hizkuntzaren Prozesamenduaren Arloan: Testu-Sailkatzea, Hitzen Adiera-Desanbiguatzea eta Korreferentzia-Ebaztea SVD Bidezko Dimentsio-Murrizketa eta Multi-Sailkatzailea Konbinatuz". CNEAIk aitortutako ikerketa seiurteko bat du.



1995etik Konputazio Zientzia eta Adimen Artifiziala (KZAA) saileko irakasle agregatua da eta gaur egun saileko idazkari akademikoaren kargua betetzen du. Irakaskuntzari dagokionez, hainbat irakasgaitan aritu izan da, batez ere informatikaren oinarri matematikoei, optimizazioari eta ikasketa automatikoari buruzkoetan: Matematika Diskretua, Ikerkuntza Operatiboa, Datu Meatzaritza, etab. Halakoetan ere aritzen da: irakaskuntzarako materialaren sorkuntzan (OpenCourseWare), euskararen normalizazioan terminologiaren garapenean eta finkapenean (TSE), informatikaren dibulgazioan eta STEM alorrean emakumezkoen presentzia bistaratzeko egitasmoetan (EHU-Wikipedia, GAUR8 teknologia, Emakumeak Zientzian). ORCID: 0000-0003-3147-8130