XSLaren edukia

Pertsona eta Konputagailuen arteko Elkarrekintza26238

Ikastegia
Informatika Fakultatea
Titulazioa
Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26238

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4040
Laborategiko p.2050

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Pertsonen eta ordenagailuen arteko elkarrekintza nahitaezko asignatura da Softwarearen Ingeniaritza Informatikoko Graduaren barruan, eta aukerakoa gainerako espezialitateetako ikasleentzat.



Irakasgai honek Erabiltzaile-interfaze erabilgarrien diseinuarekin zerikusia duten alderdiak biltzen ditu, erabiltzailearekin modu eraginkor, efiziente eta egokian komunikatzeko.



Funtsezko alderdia da Softwarearen Ingeniaritzaren garapenean, eta gai hauei buruzko ezagutzak biltzen ditu: giza prozesu kognitiboa, interfazeak diseinatzeko printzipioak eta erabiltzailea ardatz duen diseinua.



Softwarearen Ingeniaritzako oinarrizko ezagutzak beharrezkoak dira, adibidez garapen zikloa edo hiru mailatako arkitektura zer den. Irakasgaiaren baitan hiru mailatan antolatutako plataforma anitzetako web aplikazioaren front-end bat garatuko da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

(1) erabiltzaileen betekizunak aztertzea, ulertzea, eztabaidatzea eta ebaluatzea, modu horretan hurrengoak burutu ahal izateko



(2) ingurune eta eredu desberdinentzako sistema erabilgarriak, irisgarriak eta ergonomikoak aztertu, diseinatu, garatu eta ebaluatzea, modu egituratu eta metodikoan,



(3) erabiltzaile mota desberdinen beharrei (prestakuntza mailak, ezgaitasunak, adina, eta abar) arreta eskainiz,



(4) erabiltzaileekin, eta modu elkarreragilean, ideiak, diseinuak eta garapenak eztabaidatu eta partekatuz

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Sarrera.

1.1. Oinarrizko kontzeptuak.

1.2. Ezagutza arlo anizkotasuna eta Softwarearen Ingeniaritza.

1.3. Nazioarteko erreferentzi ereduak (ACM, IEEE).



2. Elkarrekintza gailuak eta bere ezaugarriak.

2.1. Gailu orokorrak

2.2. Gailu espezifikoak.



3. Giza faktorea.

3.1. Pertzepzioa, kognizioa eta memoria.

3.2. Gaigabeziak.

3.3. Kultura eta gizartea.



4. Elkarrekintza ereduak.

4.1. Ezaugarriak, ahuleziak eta abantailak.



5. Interfazeen ingeniaritza.

5.1. Erabiltzaileari zuzenduriko garapena.

5.2. Prototipoak.

5.3. Interfazeen arkitekturak: 3. mailakoak, gertaerei zuzendurikoak, web zerbitzuak.

5.4. Nazioartekoratzea eta lokalizazioa.



6. Interfaze diseinurako heuristikoak.

6.1. "Urrezko arauak"

6.2. Estandarrak eta gidak.



7. Diseinu grafikoa.

7.1. Kolorearen erabilera

7.2. Espazioaren antolatzea.



8. Irisgarritasuna.

8.1. Ergonomia.

8.2. Web irisgarritasuna eta lege eredua.



9. Interfazeen ebaluazioa.

9.1.Interfazeen ebaluaziorako teknika desberdinak: metrikak, heuristikoa, adituen bidezkoa.

MetodologiaToggle Navigation

Ikasgaia hiru ekintza mota kontutan izanik lantzen da, guztiak ikaslearen bertaratzean oinarritutakoak: teoria eskolak, ariketa eskolak eta talde lanerako eta eztabaidarako saioak. Irakaskuntza metodologia aktiboen bidez bideratuko da. Zehazki, bai teoria eskola bai saio praktikoetan ere, ikaslearen parte hartze aktiboa eta gogobetetzea sustatzeko helburuarekin, talde lanean oinarritutako ekintzak eta ariketak ebazteko moduen aurkezpenak eta eztabaidak modu sistematikoan burutuko dira.



Irakaskuntza metodologi aktiboa zertan oinarritzen da, klaseetara bertaratze puntual eta sistematikoan oinarritua, emaitzen aurkezpena, ikasitako ikasbideen probak eta lanen garatzea, bai banakakoak bai ekipo-lanak ere.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Behean zehazten dira ebaluazio motaren arabera (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasgai honen ebaluaketa bi aukeretan oinarritzen da: azterketan oinarritutako ebaluaketa (edo multzoko ebaluaketa) eta ebaluaketa jarraitua.



1. Ebaluaketa jarraitua: klaseetara bertaratze puntual eta sistematikoan oinarritua, emaitzen aurkezpena, ikasitako ikasbideen probak eta lanen garatzea, bai banakakoak bai ekipo-lanak. Nota ondorengo jardueretatik aterako da:

a. Proiektu partzialak (notaren %75): interfaze erabilgarri baten eraikuntzarako beharrezkoak diren atazak lantzeko balio duten proiektuetaz osatutako garapena lauhilekoaren zehar. Ikasitakoari buruzko banakako azterketa partzialak egingo da, aurreko notak moldatzeko erabiliko dena.

b. Lan osagarriak (notaren %25): Emandako irakurgaietatik abiatuta landutako emangarrien ebaluazioa, egindako aurkezpenak eta hauei buruzko eztabaidetan burututako parte hartzearen ebaluazioa. Hauek burututa, ikasitakoari buruzko banakako azterketa partzialak egingo da, aurreko notak moldatzeko erabiliko dena.



Ebaluazio jarraiturako aipatutako proba eta jarduera guztiak nahitaezkoak dira.



Ebaluazio jarraituan onartzeko baldintzak hauek dira:



- Banakako proba edo aurkezpen bakoitzean puntuazioaren %30 gutxienez lortzea.

- Lan praktikoan gutxienez 4 lortzea.

- 5 edo gehiagoko nota lortzea.



Ikasleak epe barruan ebaluazio jarraituari uko egiten ez badio eta ebaluazio jarraituan gainditzeko baldintzak betetzen ez baditu, irakasgaia suspendituko du eta ez-ohiko deialdian izango du berriz aurkezteko aukera.



2. Azterketan eta praktikan oinarritutako ebaluazioa. Ezarritako epe eta lan metodoetan oinarritutakoa, eskoletara bertaratzea borondatezkoa izanen da. Bi zati izango dituen gaitasun-azterketa finala burutzea, bata proiektuaren garapenarekin lotutakoa (azterketaren data baino lehen emana) eta bestea irakasgaiaren edukiekin lotutakoa, interfaze erabilgarrien kontzeptuen aplikazio barne. Bai praktika bai azterketa indibidualak eta nahitaezkoak dira, eta gaindituta egon behar dute (bakoitzean 5 puntu edo gehiago lortzea).



OHARRA: konfinamendura itzuli beharko balitz, ebaluazio probak (etengabeko eta amaierako ebaluazioa)

egingo lirateke telematikoki: galdetegiak, elkarrizketak eta entregak ikasgela birtualean (eGela), eta BBC konexioak.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Azterketan eta praktikan oinarritutako ebaluazioa. Ezarritako epe eta lan metodoetan oinarritutakoa, eskoletara bertaratzea borondatezkoa izanen da. Bi zati izango dituen gaitasun-azterketa finala burutzea, bata proiektuaren garapenarekin lotutakoa eta bestea irakasgaiaren edukiekin lotutakoa (azterketaren data baino lehen emana), interfaze erabilgarrien kontzeptuen aplikazio barne.

Bai praktika bai azterketa indibidualak eta nahitaezkoak dira, eta gaindituta egon behar dute (bakoitzean 5 puntu edo gehiago lortzea).





Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleak luzatutako materialak (txostenak, gardenkiak, enuntziatuak, artikuluak, irakurgaiak,...)

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Designing the User Interface 5th edition: Ben Shneiderman eta Catherine Plaisant, Pearson 2010



Human-Computer Interaction: Jenny Preece, Addison-Wesley 1995



Human-Computer Interaction 3rd edition: Alan Dix, Prentice Hall, 2004

Gehiago sakontzeko bibliografia

Designing the User Interface 4th edition: Ben Shneiderman, Addison Wesley 2005

Web helbideak

http://hcibib.org/
http://www.useit.com/
http://www.uie.com/articles/
http://www.usernomics.com/



TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-10:30 (1)

12:00-13:30 (2)

Irakasleak

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:30-12:00 (1)

Irakasleak

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-10:30 (1)

Irakasleak

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

14:00-15:30 (1)

17:00-18:30 (2)

Irakasleak

46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:30-17:00 (1)

Irakasleak

46 Laborategiko p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

14:00-15:30 (1)

Irakasleak