XSLaren edukia

Irakasleak

AITOR SOROA ECHAVE

Ezagutza arloa
Konputazio Zientzia eta Adimen Artifiziala
Saila
Konputazio Zientzia eta Adimen Artifiziala
Ikastegia
Informatika Fakultatea
Posta elektronikoa
a.soroa@ehu.eus

Aitor Soroa irakaslea Informatikan Lizentziatua da (1993), eta informatikan doktore 2004 urtetik aurrera. Irakasle agregatua (kontratatu doktorea) da EHUko Konputazio Zientziak eta Adimen Artifiziala sailean, 2008 urtetik aurrera. Soroa doktorea IXA ikerkuntza taldeko kide da, eta 100 baino argitalpen gehiago ditu Lengoaia Naturalaren Prozesamenduko (LNP) arloan, zehazki, prozesaketa semantikoa, hitz adiera desanbiguazioan edo LNP sistemen integrazioan. Errebisore lanetan jarduten da arloko konferentzia zein aldizkari garrantzitsuenetakoan, eta komite zientifiko kide ohi da GWC, EACL, NAACL, IJCAI, IJCNLP, *SEM, HLT, AAAI edo IJCAI konferentzietan. Gaur egun Soroa doktorea talde lokaleko ikertzaile nagusia da MUSTER proiektu europearrean, eta baita ere Eusko Jaurlaritzako Industria saileko DL4NLP proiektuan. Halaber, ikertzaile nagusi izan da LOCLOUD proiektu europearrean eta EJko ELKAROLA zein BERBAOLA proiektuan. Horretaz gain, kidea izan da hainbat proiektu europearretan (KYOTO, PATHS, NEWSREADER, OPENER) eta espaianako ministeritzak finantziatutakoetan (KNOW, KNOW2, BERBATEK, SKATER, READERS).