XSLaren edukia

Akustika eta Zarata27839

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Ingurumen Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
4.5
Kodea
27839

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1522.5
Mintegia69
Gelako p.1522.5
Laborategiko p.913.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

"Atmosfera eta Zarata Espezialitatea"-ri dagokion irakasgaia da. Ondorioz, irakasgaiaren gaitasunek espezialitate horren gaitasunak garatzen laguntzen dute, eta honelaxe adierazten dira: "Zarata eta bibrazioen tratamendu-teknologietarako kontzeptu akustikoak ulertzea", "Uhin akustikoen hedapen, erradiazio eta atenuazioei buruzko ariketak ebaztea" eta "Talde-lana antolatu eta planifikatzea, diziplina anitzeko ingurune eleaniztun batean, kalitatearen printzipio eta metodoen arabera".



Irakasgaiak kontzeptu akustikoak azaltzen ditu, zarata eta bibrazioen tratamendu-teknologiek behar dituztenak. Aipatzen diren erreferentzia eta multimedia-baliabideez osatu daiteke azalpena. Lehen urrats batean, bibrazio-oinarriak aztertzen dira. Jarraian, uhin akustikoen hedapen-ekuazioa azaltzen da. Ondoren, uhin akustikoen erradiazioa garatzen da. Azkenik, soinu-atenuazioa deskribatzen da. Irakasgaiak Internet-en eta formatu askean argitaratuta dauden materialak erabiltzen ditu, baita literaturaren iturriak ere, hain zuzen, UPV/EHU-ko liburutegian ikasleen eskura daudenak.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. GAIA: Bibrazio-oinarriak

Osziladore harmoniko sinplea. Oszilazio indargetuak. Oszilazio behartuak. Erresonantzia mekanikoa.



2. GAIA: Uhin-ekuazioa

Egoera-ekuazioa. Jarraitasunaren ekuazioa. Uhin-ekuazio linealizatua. Soinuaren abiadura fluido batean. Uhin harmoniko lauak. Uhin esferikoak. dB-etako eskala. Ingurune-aldaketak.



3. GAIA: Uhin akustikoen erradiazioa eta zarata

Esfera pultsatzaile baten erradiazioa. Dipolo baten erradiazioa. Norabidezko igorpen-patroia. Zirkular eta laua den pistoi baten erradiazioa. Erradiazio inpedantzia.



4. GAIA: Soinu eta zarataren atenuazioa

Absortzioa eta atenuazioa fluido batean. Hodiak, barrunbeak eta uhin-gidariak. Erresonadoreak eta iragazkiak.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio mota bakoitzaren pisua ondokoa da:

GARATU BEHARREKO (IDATZIZKO/AHOZKO) AZTERKETA

* Zarata eta bibrazioen tratamendu-teknologietarako kontzeptu akustikoak ulertzea (%20)

* Uhin akustikoen hedapen, erradiazio eta atenuazioei buruzko ariketak ebaztea (%20)



TEST MOTAKO IDATZIZKO AZTERKETA:

* Zarata eta bibrazioen tratamendu-teknologietarako kontzeptu akustikoak ulertzea (% 10)



LABORATEGIKO PRAKTIKAK (Praktikak egitea, Ahozko/Idatzizko txostena, Banako lanak/taldeko lanak):

* Uhin akustikoen hedapen, erradiazio eta atenuazioei buruzko ariketak ebaztea (% 12)

* Talde-lana antolatu eta planifikatzea, diziplina anitzeko ingurune eleaniztun batean, kalitatearen printzipio eta metodoen arabera (% 15)



MINTEGIAK (Ahozko aurkezpena, Idatzizko txostena, Banako lana/taldeko lana):

* Uhin akustikoen hedapen, erradiazio eta atenuazioei buruzko ariketak ebaztea (% 8)

* Talde-lana antolatu eta planifikatzea, diziplina anitzeko ingurune eleaniztun batean, kalitatearen printzipio eta metodoen arabera (% 15)



Ebaluazioan, gaitasun bakoitzaren pisua ondokoa izango da:

* Zarata eta bibrazioen tratamendu-teknologietarako kontzeptu akustikoak ulertzea:% 30

* Uhin akustikoen hedapen, erradiazio eta atenuazioei buruzko ariketak ebaztea:% 40

* Talde-lana antolatu eta planifikatzea, diziplina anitzeko ingurune eleaniztun batean, kalitatearen printzipio eta metodoen arabera:% 30

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

"Fundamentos de Acústica". L. E. Kinsler, A. R. Frey, A. B. Coppenns y J. V. Sanders Edit Limusa, 1990. ISBN-10: 9681820266



"Ingeniería Acústica". Con 1 CD. M. Recuero López. Edit Paraninfo, 2000. ISBN-13: 978-8428326391



"Ingeniería Acústica. Teoría y aplicaciones". M. Möser y J. L. Barros. 2ª ed, Springer, 2009. ISBN-13: 978-3642025433



"Fundamentos y control de ruido y vibraciones". S. N. Y. Gerges y J. P. Arenas. NR Editora, 2004. ISBN-10: 8587550047



"Physics of waves". W. C. Elmore and M. A. Heald. Dover, 1969. ISBN-10: 0486649261



"Mekanika eta uhinak". J. R. Etxebarria, M. Ensunza Lekunberri eta F. Plazaola, Udako Euskal Unibertsitatea, 1992. ISBN-10: 8486967422

Gehiago sakontzeko bibliografia

"Handbook of Acoustics". T. D. Rossing ed., Springer, 2006. ISBN-13: 978-0387304465

"Vibration and sound". P. M. Morse. American Institute of Physics, 1976. ISBN-10: 0883182874

"Manual de medidas acústicas y control de ruido". C. M. Harris. Edit McGraw Hill, 1999. ISBN-10: 9701010086

"Manual de acústica, ruido y vibraciones". P. Flores. Edit GYC, 1990. ISBN-10: 8487579000

"Acoustical measurements". L. L. Beranek. American Institute of Physics, 1988. ISBN-10: 0883165630

Aldizkariak

Acta acustica united with Acustica: http://www.acta-acustica-united-with-acustica.com/
Journal of the Acoustical Society of America: http://asadl.org/jasa/
American Journal of Physics: http://ajp.aapt.org/
Europen Journal of Physics: http://iopscience.iop.org/0143-0807
Revista de Acústica: http://www.sea-acustica.es/revista.html

Web helbideak

http://www.ehu.es/acustica
http://www.sc.ehu.es/sbweb/fisica/default.htm