XSLaren edukia

Irakasleak

IÑIGO ANTEPARA LOPEZ DE MATURANA

Ezagutza arloa
Ekonomia Aplikatua
Saila
Ekonomia Aplikatua
Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Posta elektronikoa
inigo.antepara@ehu.eus

Gaur egun, Mikroekonomia irakaslea da Gasteizko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean. CSICek antolatutako "energia berriztagarriak, erregai-pilak eta hidrogenoa" masterrean irakatsi du.

Doktoretza ondoko bi egonaldi egin ditu, bat bi urtekoa Pragako (Txekiar Errepublika) CTUn, eta bestea iraupen berekoa Lilleko (Frantzia) Unibertsitate Katolikoan.

Ikerlanen Energia Sailean (Mondragon Taldea), Gasteizko Udalean eta Alokabiden (Eusko Jaurlaritzaren alokairuko etxebizitza sozialen sozietate publikoa) lan egin du.

Estatuko eta nazioarteko deialdi lehiakorretan finantzaketa lortu duten proposamenak prestatzen parte hartu du. Ikerketa bekak lortu ditu, adib. Short Term Scientific Mission (STSM) Atenaseko (Grezia) NTUA institutuan. Energiaren arloko ikerketa-proiektuetan ere parte hartu du, eta horietako batzuetan ikertzaile nagusia izan da. Europako Life BioSOFC proiektuan aholkulari gisa lan egin du.

Gaur egun, bere ikerketa-interesak pobrezia energetikoan, pobrezia energetikoaren arloko politika publikoetan, batez ere udal-mailan, eta pobrezia energetikoak osasunean dituen ondorioetan oinarritzen dira. 2016an cost 16232 "European Energy Poverty: agenda Co-Creation and Knowledge Innovation" ekintzan sartu zen. Journal of Power Sources, Advances in Materials Science and Engineering edo Sustainability bezalako aldizkari zientifikoetan argitaratutako artikuluak ditu.