XSLaren edukia

Ikasketa plana

Eskuratutako gaitasunak

Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:

  • Autonomia-maila handia eskuratzeko ikaskuntza-trebetasunak garatzea, ondorengo ikasketak egiteko zein norberaren prestakuntzarako.
  • Bezeroak eta merkatua orientatzeko gaitasuna.
  • Eskuratutako ezagutzak lanean aplikatzeko gaitasuna, marketinari eta merkatuen inguruko ikerketari lotutako edozein esparrutan.
  • Idatziz eta ahoz erraztasunez komunikatzeko gaitasuna.
  • Ingurune ekonomikoak eta enpresa-inguruneak aztertzeko gaitasuna.
  • Lanbidearekin eta lan-merkatuarekin erlazionatzeko gaitasuna.
  • Lortutako datuetan oinarrituta judizio arrazoituak emateko gaitasuna.
  • Marketin-arloko estrategia eta ekintzei buruz erabakitzeko eta haiek praktikan jartzeko gaitasuna.
  • Marketinaren eta merkatuen inguruko ikerketaren arloetan informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak helaraztearen bidez behar bezala eta era sinesgarrian komunikatzeko gaitasuna.
  • Martekinaren eta merkatuen inguruko ikerketaren arloan garrantzitsuak diren datuak bildu, sailkatu eta interpretatzeko eta haiek etikoki erabiltzeko gaitasuna.
  • Merkatuei buruzko ikerketak eta azterketak egiteko gaitasuna.
  • Merketinaren inguruko erabakiak enpresaren beste arlo batzuetako erabakiekin eta beste erakunde batzuekin koordinatzeko eta marketin-kanpainak planifikatu eta garatzeko gaitasuna.
  • Pentsamendu analitikorako eta hausnarketa kritikorako gaitasuna.
  • Sormena, berrikuntza eta ekintzaile-sena garatzeko gaitasuna.
  • Talde-lanerako gaitasuna.