ARRAKASTA-PROGRAMA

Arrakasta programa

Unibertsitate arrakasta akademikorako programa - ARRAKASTA Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) bultzatutako ekimen aitzindaria da. Programak baldintza egokiak sortu edota sendotu nahi ditu haur eta nerabeen babeserako eta gizarte-inklusiorako foru aldundien sistemen barruan dauden gazteek aukera izan dezaten unibertsitatean sartzeko eta euren goi mailako ikasketak arrakastaz bukatzeko.

Programa Gipuzkoan jarri zen martxan, EHUko doktoregai batek, bere ikerketan, gazte hauek unibertsitate ikasketak hasi edo jarraitzeko zeuzkaten zailtasunak atzeman ondoren. Unibertsitatea harremanetan jarri zen Gipuzkoako Foru Aldundiko haur eta gazteen arloko arduradunekin, eta lankidetza hitzarmena sinatu zen 2017ko azaroan. 2018an, Arabako Foru Aldundia sartu zen ekimenean, eta gauza bera gertatu zen hurrengo urtean Bizkaiko Foru Aldundiarekin.

Programan parte hartzen duten ikasleen kopuruak gora egin du etengabe ikasturteetan zehar, taula honetan ikus daitekeenez:

Ikasturtea Emakumeak Gizonak Guztira
20217-2018707
2018-201912214
2019-202017219
2020-202130434
2021-202228836
2022-202333942
2023-2024301141
2024-2025311243
2025-2026221739
2026-2027291443

 

Programa martxan jarri zenetik, 28 ikaslek amaitu dituzte, arrakastaz, graduko unibertsitate-ikasketak.

 

ARRAKASTA-Albisteak

Albisteak