XSLaren edukia

Irakasleak

ITSASO BARRAINKUA AROZTEGI

Ezagutza arloa
Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea
Saila
Finantza Ekonomia I (Empresen Kontabilitatea eta Administrazioa)
Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Posta elektronikoa
itsaso.barrainkua@ehu.eus

Itsaso Barrainkua Aroztegi irakasle agregatua da Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Empresa Fakultatean. Bere karrera profesionala 2009. urtean hasi zuen unibertsitatean, aurreko hiru urteetan Deloitte nazioarteko enpresan kontu-auditoretzan lan egin zuelarik.

Irakaskuntza eta ikerketa Finantza eta Kontabilitatea jakintza-arloari lotuta egon dira. 2009. urteaz geroztik, Finantza Ekonomia I Saileko irakaslea da, eta hainbat irakasgai eman ditu, hala nola, Finantza Kontabilitatea, Kontabilitate Analisia, Kontabilitate Egoera Orrien Baterakuntza, Kontabilitatea eta Zerga eta Kontu Auditoretza. Irakaskuntza-merezimenduen artean azpimarratzekoak dira Hezkuntza Berrikuntzarako bi proiektutan parte hartu izana eta 2019ko Dozentiaz Programako azken balorazioa oso ongikoa izatea.

Ikerketari dagokionez, 2015ean nazioarteko tesia defendatu zuen bikain cum laude kalifikazioarekin. Gainera, hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du Instituto Censores Jurados de Cuentas de España elkartearekin.

Kontabilitateari eta auditoretzari buruzko ekarpen zientifikoak aldizkari zientifikoetan argitaratu dira, hala nola Accounting Auditing and Accountability Journal, Revista de Contabilidad, Revista Española de Financiación y Contabilidad, Managerial Auditing Journal, etab.

2013an Huddersfieldeko Unibertsitatean egonaldi bat egin zuen.