Irakasleak
ROSA MINDEGUIA PETRIRENA
- Ezagutza arloa
- Ekonomia Aplikatua
- Saila
- Ekonomia Aplikatua
- Ikastegia
- Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
- Posta elektronikoa
- rosa.mindeguia@ehu.eus

Psikologian doktorea (UPV/EHU, 2020), Erakundeen Psikologian eta Esku-hartze Psikosozialean masterra (UPV/EHU, 2015) eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan graduatua (UPV/EHU, 2013). Gaur egun, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko irakasle gisa lan egiten du Kudeaketa Eredu berriak eta Enpresaren Ekonomia: Antolaketa eta Zuzendaritza irakasgaietan.
Lehenago, UPV/EHUrekin lotura izan du doktoretza ondoko ikertzaile gisa, DOKBERRI eta EUROPEAN NEXT GENERATION bekei esker. Horrez gain, ikerketa-egonaldiak egin ditu Aucklandeko Unibertsitatean (Zeelanda Berria) lau hilabetez eta Tilburgeko Unibertsitatean (Herbehereak) 8 hilabetez. Gaur egun, Tilburgeko Unibertsitatearekin (Herbehereak) lotuta jarraitzen du, inplikazio handiko lan-sistemei buruzko ikerketa-proiektu baten bidez.