Breadcrumb

Gakoak - Berezko Masterra Digital Management & ERP: Enpresaren Kudeaketa 4.0

TITULUAREN GAKOAK

Eraldaketa digitalak ekarri duen iraultzak gizarteari, ekonomiari eta erakundeen kudeaketari eragiten die, eta negozio eredu guztiz berritzaileak sortzen ari dira: gauzen Interneta (IoT), ekoizpen gehigarria eta inteligentea, fabrikazio pertsonalizatua, sarean enkriptatzeko sistemak, enpresa baliabideak planifikatzeko tresnak (ERP) edo enpresen posizionamendu digitala.

Negozioen arloan aldaketa hori kudeatzeko gai diren profesionalen eskaera areagotzen ari da, eta masterrak behar horri erantzuten dio, zeharkako ikuspuntu tekniko eta malgu batetik.

Master honetan, enpresaren kudeaketaren hainbat arlotan parte hartzeko beharrezkoak diren gaitasunak garatuko dituzu, eta, horrez gain, ingurune digitaletan informazioa egoki kudeatzen ikasiko duzu; ingurune digital horretan bertan negozio joera eta eredu berriak identifikatuko dituzu; eta, sarean eta ingurune digitaletan banatutako lan taldeak lideratzeko, zuzentzeko eta koordinatzeko gaitasuna lortuko duzu.

 

Erakunde laguntzaileak: Ekonomistak. Ekonomisten Euskal Elkargoa, BIC Araba, Mercedes Benz Vitoria-Gasteiz, IDOM

Erakunde babesleak: Vitoria-Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

30

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania

calendar

Urria 2021

Abendua 2022

Kreditu kopurua

60 ECTS Kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

3.000 €

Irakaslekua

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Arabako Atala

Arduraduna

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Arabako Atala

Titulu hau aukeratzeko arrazoiak - Berezko Masterra Digital Management & ERP: Enpresaren Kudeaketa 4.0

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Kudeaketaren alderdi digitalean dauden prestakuntza beharrei erantzuten die, eta horretan espezializatzeko eta etengabe prestatzeko bide bat da.
  • Egitura modularra eta malgua du, modu independentean egin daitezkeen bi espezializazio titulutan oinarritzen dena.
  • Gaitasun handiko irakasle adituak ditu, bai UPV/EHUkoak bai kanpokoak.
  • Borondatezko praktikak egiteko aukera ematen du.

Irudia - Berezko Masterra Digital Management & ERP: Enpresaren Kudeaketa 4.0

Irteera profesionalak - Berezko Masterra Digital Management & ERP: Enpresaren Kudeaketa 4.0

Irteera profesionalak

Haren zabalera, zeharkakotasuna eta malgutasuna direla eta, master honek irteera ugari eskaintzen ditu era askotako enpresetan: ERP kudeatzaileak; 4.0 ezartzeko eta digitalizatzeko proiektuetako kudeatzaileak; salmenten administrazio teknikaria; arduradun administratiboak; kanpo aholkulariak, sustatzaileak edo ekintzaileak; oinarri teknologikoko enpresa berrietako profesionalak; etab.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak