Tituluaren gakoak
Graduondoko formazio honek Unibertsitateko Aditu Titulua (15 ECTS) eskainiko die parte hartuko duten ikasleei. Unibertsitatearen berezko ikasketen arloko titulu ofizial baten bermearekin. Herri administrazioetan euskararen erabilerak aurrera egin dezan ditugun behar eta helburuei erantzun egokia emango dieten profesionalak prestatuko ditu. Ikasleek, soziolinguistikaren eta hizkuntza politikaren gaineko oinarriak ezagutuko dituzte: hizkuntza bat biziberritzeko giltzarriak, hizkuntza-politikaren osagaiak eta hizkuntza-plangintzaren eremuak zein diren... Orobat, erakunde publikoetako hizkuntza politikaren marko juridikoa eta herri-administrazioetako euskara-planen ibilbide eta bilakaera ere. Halaber, euskararen erabilera sustatzeko egindako plangintzen berri izango dute eta ikasiko dute plangintza horiek nola ebaluatu diren. Kudeaketaren gaineko prestakuntza ere jasoko dute: kudeaketa aurreratua zer den eta kudeaketa modu horretan euskararen kudeaketa nola txertatu ikasiko dute.