Irakasleak
ANA DEL POZO RODRIGUEZ
- Ezagutza arloa
- Farmazia eta Farmazia Teknologia
- Saila
- Farmazia eta Elikagaien Zientziak
- Ikastegia
- Farmazia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- ana.delpozo@ehu.eus

Farmazian lizentziaduna (2003) eta doktorea UPV/EHUn (2009), Sari Bereziarekin bi kasuetan. 2008 eta 2009an CIBER-BBNko ikertzailea izan zen. UPV/EHUko irakaslea da 2009tik eta gaur egun irakasle titularra da (Farmazia eta Elikagaien Zientziak sailan). Farmaziako Graduan eta “Farmakologia. Medikamenduen Garapena, Balioespena eta Erabilera Arrazionala” masterrean irakasten du, baita “Medikamenduen Ikerkuntza eta Ebaluazioa. Teknologia Farmazeutikoaren Aplikazioa Terapia Aurreratuen Garapenerako” doktorego programan ere, non lau Doktorego tesien zuzendaria izan den. UPV/EHUko Farmazia praktiko asistentzialean aditu tituluaren zuzendarikidea da.
Bere ikerketa lana hiru lerro nagusi hauetan oinarritzen da: terapia genikorako bektore ez-biralen garapena, disolbagarritasun baxuko farmakoen bioerabilgarritasuna hobetzeko nanopartikulen garapena eta farmazia asistentziala. Bektore ez-biralen arloan nazioarteko hiru patenteren asmatzailea da. Euskal Unibertsitate Sistemako ikerketa-talde bateko (PharmaNanoGene) kidea da. Enpresa farmazeutiko eta bioteknologikoekin hainbat kontratutan eta ikerketa proiektu ugaritan parte hartu du. Journal Citation Reports (JCR) sisteman indexatutako aldizkarietako 50 artikulu zientifikoren, 4 liburu kapituluren, liburu baten, eta nazioko eta nazioarteko kongresuetarako hainbat komunikazioren egilea da.