Breadcrumb

GAKOAK - Unibertsitate Hedakuntzako Diploma Itzulpengintza eta Interpretazioa Espainiako Zeinu Hizkuntzan (TILSE) eta bere Aplikazio Eremuak

Tituluaren gakoak

“Itzulpengintza eta Interpretazioa Espainiako Zeinu Hizkuntzan (TILSE) eta bere Aplikazio Eremuak” Unibertsitate Hedakuntzako Diplomak erantzuten dio legerian jasotako gizarte premia bati (urriaren 23ko 27/2007 Legea; uztailaren 18ko 674/2023 Errege Dekretua, etab.), Espainiako zeinu hizkuntzaren (LSE) erabilerari eta pertsona gor sinatzaileen informaziorako sarbideari dagokienez.

Prestakuntzak 60 ECTS kreditu ditu eta ikasturte bat irauten du, hiru modulutan banatuta. Modulu generikoak bere testuinguruan kokatzen du prestakuntza hainbat ikasgairen bidez, lotuak LSE hizkuntza gaitasunarekin; historia, kultura eta identitatearekin; psikosoziologiarekin; deontologia eta legeriarekin; ikus-entzunezko irisgarritasunarekin; eta ahozko eta idatzizko hizkuntza gaitasunarekin. Modulu espezifikoan eskaintzen dira interpretazio tekniketako irakasgaiak, hainbat eremutan, bai LSE – gaztelania – LSE konbinazioan, bai LSE – euskara – LSE konbinazioan. Azkenik, practicum moduluak proposatzen ditu kanpoko praktikak erakunde kolaboratzaileetan, eta Ikasketa Amaierako Lan bat.

Prestakuntza ematen da modalitate erdipresentzialean. Kanpoko praktiken kredituek presentzialak izan behar dute.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

20

Modalitatea

Erdi-presentziala

Hizkuntza

Gaztelania

Egutegia

Urria 2024

Ekaina 2025

Kreditu kopurua

60 ECTS Kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

1.200 €

Irakaslekua

Facultad de Letras

ARRAZOIAK - Unibertsitate Hedakuntzako Diploma Itzulpengintza eta Interpretazioa Espainiako Zeinu Hizkuntzan (TILSE) eta bere Aplikazio Eremuak

4 arrazoi titulu hau aukeratzeko

Irudia
  • Prestakuntza hau sortu da Euskal Gorrak federazioaren eta UPV/EHUko irakasle-ikertzaileen arteko lankidetzatik.
  • Lehentasuna dute LSEn espezializatutako irakasle gorrek eta esperientzia duten LSE interpreteek.
  • Prestakuntza hau da TILSE eskaintza bakarra Espainiako Estatuko iparraldeko unibertsitateesparruan.
  • Eusko Jaurlaritzaren laguntza eta finantzaketa ditu, eta Euskal Gorrak federazioaren bermea.

IRUDIA - Unibertsitate Hedakuntzako Diploma Itzulpengintza eta Interpretazioa Espainiako Zeinu Hizkuntzan (TILSE) eta bere Aplikazio Eremuak

Irudia

IRTEERAK - Unibertsitate Hedakuntzako Diploma Itzulpengintza eta Interpretazioa Espainiako Zeinu Hizkuntzan (TILSE) eta bere Aplikazio Eremuak

Irteera profesionalak

Irteera profesional nagusia da itzulpena eta interpretazioa Espainiako zeinu hizkuntzan (TILSE). Irteera horrek hainbat espezializazio ditu; hala nola hezkuntza alorrekoa, mediku-sanitarioa, ikus-entzunezkoa, instituzionala, etab. Gainera, gorren psikosoziologiarekin edo ikus-entzunezko irisgarritasunarekin zerikusia duten ikasgai orokorrek aukera ematen diote egresatuari bere lan aukerak zabaltzeko TILSEtik haratago.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak