Praktikak

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak

PRAKTIKAK - Unibertsitate Hedakuntzako Diploma Itzulpengintza eta Interpretazioa Espainiako Zeinu Hizkuntzan (TILSE) eta bere Aplikazio Eremuak

Praktikak antolatuko dira Euskal Gorrak - Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioarekin batera. Derrigorrezko praktikak izango dira, TILSE diploma amaitutzat emateko. Hitzarmen bat dago Euskal Gorrak federazioarekin praktiken instruktore gisa, eta UPV/EHU arduratzen da praktiken tutoretza lanaz. Ikasleek zehaztuko dituzte beren hizkuntza konbinazioa (LSE eta euskara/gaztelania) eta lehentasunezko espezializazio eremua, eta praktikak egokituko zaizkie kotuan izanik ezaugarri horiek.

Practicas - texto generico

Praktikak eskaini nahi dituzten erakundeak

UPV/EHUko ikasleen kanpoko praktikek hezkuntza akademikoan jaso eta berenganatutako jakintzak aplikatzeko eta osatzeko aukera eskaintzen die ikasleei.

Enpresa edo erakunde gisa interesa baduzue berezko master edo graduondokoren bateko ikasleei praktikak egiteko aukera eskaintzeko:

  1. Praktikak eskaintzeko interesgarritzat jotzen duzuen berezko masterra edo graduondokoa identifikatu ezazue. Hemen daukazue prestakuntza eskaintza osoa.
  2. Gurekin harremanetan jarri profesorado.ensenanzaspropias@ehu.eus mailaren bidez, hitzarmen bat adosteko.