Breadcrumb

GAKOAK - Kirola, Hezkuntza eta Elkarbizitza

Tituluaren gakoak

Titulu honen helburua kiroleko, eskola kiroleko eta kirol federatuko profesionalak prestatzea da, ikuspegi berritzaile eta inklusibo batetik eta pertsonen garapen integrala sustatzen duten bizikidetzako balioei erreparatuta. Kirola ikaskuntza eta sozializazio iturri gisa ulertzen da eta adingabeei balio eta ohitura osasungarriak transmititzeko aukera gisa.

Gaitasunak:

  • Haurrak eta nerabeak babesteari buruzko lege esparrua ezagutzea eta kirol esparruari lotzea.
  • Adingabea babesteko jardunbide egokiak ezagutzea eta prebentziozko esku hartzeak identifikatzea.
  • Entrenamenduetan gertatzen diren prestakuntza prozesuak diseinatzeko, garatzeko eta ebaluatzeko gai izatea eta prestakuntza jaso aurretik, bitartean eta ondoren gatazkak konpontzeko tresnak izatea.
  • Eskubide eta aukera berdintasuna bermatuko duten ikaskuntza espazioak garatzea, balioetan oinarritutako hezkuntzari, ekitateari eta maila emozionalari arreta berezia eskainiz.
  • Eskola kirola eta kirol federatua gizarte trebetasunak eta trebetasun kritikoak garatzeko tresna gisa identifikatzea, bai eta herritarrentzako zerbitzua ere.

 

Erakunde babesleak: Athletic Club Fundazioa

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

30

Modalitatea

Erdi-presentziala

Hizkuntza

Gaztelania

calendar

Urria 2021

Maiatza 2022

Kreditu kopurua

20 ECTS Kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

600 €

Irakaslekua

Bilboko Hezkuntza Fak. eta Athletic Club-en tokiak

Arduraduna

Bilboko Hezkuntza Fakultatea

4 ARRAZIO - Kirola, Hezkuntza eta Elkarbizitza

4 arrazoi titulu hau aukeratzeko

  • Titulu hau bat dator Haurrak eta Nerabeak Indarkeriaren aurrean Erabat Babesteko Lege Organikoarekin, adingabeek jasaten dituzten babesgabetasun eta arrisku egoeretan jartzen baitu arreta.
  • Athletic Fundazioarekin eta Athletic Clubeko gaietan adituak diren pertsonekin batera diseinatutako titulua da.
  • Adingabeekin kirol prestakuntza arduratsuan ibilbidea duten proiektuetan gertutik lan egiteko aukera eskaintzen du.
  • Ikasteko modalitatea erdipresentziala da; beraz, lan jarduerarekin edo beste prestakuntza osagarri batzuekin konbina daiteke.

IRUDIA - Kirola, Hezkuntza eta Elkarbizitza

IRTEERA PROFESIONALAK - Kirola, Hezkuntza eta Elkarbizitza

Irteera profesionalak

Titulu honek haurren eta nerabeen kirol arloko babesari buruzko prestakuntza jaso duten profesionalen eskaerari erantzuten dio. Haurrak eta Nerabeak Indarkeriaren aurrean Erabat Babesteko Lege Organiko berriak agerian uzten du adingabeekin lan egiteko ardura duten pertsonek, eremua edozein dela ere, arlo horretako prestakuntza espezifikoa jaso behar dutela. Hala, titulua hiru prestakuntza zutaberen gainean eraikia da: lege esparrua, hezkuntza esparrua eta esparru soziokomunitarioa. Prestakuntza honek bereziki erreparatzen die eskola kirolaren beharrei, eta, beraz, gomendagarria da arlo horretako profesionalentzat.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak