Praktikak

PRAKTIKAK - Etengabeko Prestakuntzako Masterra: Haur eta Nerabeen Babesa

Nahitaez egin behar dira kanpoko praktikak Helburua da prestakuntza osatzea, ikasgelan lortutako ezagutza eta gaitasunak sendotzeko eta praktikan jartzeko.

4 + 4 = 8 ECTS dira, eta, hortaz, 80 ordu egin behar dira praktika zentroan eta 120 ordu lan ez presentzialean (memoria egiteko, tutoretzetarako eta ikasteko).

Fakultateak hezkuntza-lankidetzako hitzarmenak egingo ditu eta horien bidez zehaztuko ditu prestakuntza programa eta araudia.

Practicas - texto generico

Praktikak eskaini nahi dituzten erakundeak

UPV/EHUko ikasleen kanpoko praktikek hezkuntza akademikoan jaso eta berenganatutako jakintzak aplikatzeko eta osatzeko aukera eskaintzen die ikasleei.

Enpresa edo erakunde gisa interesa baduzue berezko master edo graduondokoren bateko ikasleei praktikak egiteko aukera eskaintzeko:

  1. Praktikak eskaintzeko interesgarritzat jotzen duzuen berezko masterra edo graduondokoa identifikatu ezazue. Hemen daukazue prestakuntza eskaintza osoa.
  2. Gurekin harremanetan jarri berezkomasteretagraduondokoak@ehu.eus mailaren bidez, hitzarmen bat adosteko.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak