Breadcrumb

Gakoak - Unibertsitate Hedakuntzako Diploma: Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoaren Prestakuntza Pedagogiko eta Didaktikoa

Tituluaren gakoak

LHko Irakasle Teknikoaren Diploma maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 100.2 artikuluak eskatzen duen prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa edukitzea egiaztatzen duen Ziurtagiri Ofiziala eskuratzera bideratuta dago, beren titulaziotik eratorritako arrazoiak direla-eta master ikasketetara sartu ezin dutenentzat. Hau da, Lanbide Heziketako titulazioa dutenentzat eta unibertsitate-graduaren parekoak diren ikasketa-mailarik ez dutenentzat.

Beraz, diploma honek beharrezko prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa ematen du, eta aukera ematen die Lanbide Heziketako titulazioetan irakasle tekniko moduan eskola emateko gaikuntza lortzeko egoera horretan dauden pertsona horiei.

Prestakuntzak 60 ECTS kreditu ditu, ikasturte bat irauten du, eta hiru modulutan banatuta dago (Generikoa, Espezifikoa eta Practicuma). Eskolak on-line modalitate semi-presentzialean emango dira, Practicumari dagozkion kredituak izan ezik; horiek aurrez aurrekoak izango dira.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

60

Modalitatea

Erdi-presentziala

Hizkuntza

Gaztelania

Egutegia

Urria 2024

Iraila 2025

Kreditu kopurua

60 ECTS Kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

1.800 €

Irakaslekua

Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea

Titulu hau aukeratzeko arrazoiak - Unibertsitate Hedakuntzako Diploma: Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Prestakuntza Pedagogiko eta Didaktikoa

Irudia

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Aukera profesionalak irekitzen dizkizu. Lanbide Heziketan irakasle aritu ahal izateko Ziurtagiri Ofiziala lortzeko aukera ematen dizu.
  • Formakuntza pedagogikoa eskaintzen dizu. Lanbide Heziketan egun erabiltzen ari diren metodologia aurreratuak eta berrikuntzak ezagutuko dituzu.
  • Sistema semi-presentzialean aritzeko aukera eskaintzen dizu. On-line plataforma erabiliz eta tartekatutako saio presentzialetan parte hartuz, ikasketa egokitua izango duzu.
  • Praktikak egin ahal izango dituzu.

Irudia - Unibertsitate Hedakuntzako Diploma: Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Prestakuntza Pedagogiko eta Didaktikoa

Irudia

Irteera profesionalak - Unibertsitate Hedakuntzako Diploma: Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Prestakuntza Pedagogiko eta Didaktikoa

Irteera profesionalak

Irakasle teknikoa Lanbide Heziketako irakaskuntza sisteman.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak