300 ordu, derrigorrez, LHko ikastetxe batean, Lanbide Heziketako Sailburuordetzak eskainitakoetatik edo ikasleak aukeratutakoetatik (autopracticuma). Ikasleek praktiketako zentroko instruktore bat eta unibertsitateko tutore bat dituzte, eta tutore hori, aldi berean, IALeko tutorea ere izango da.
Praktikak
Praktikak eskaini nahi dituzten erakundeak
UPV/EHUko ikasleen kanpoko praktikek hezkuntza akademikoan jaso eta berenganatutako jakintzak aplikatzeko eta osatzeko aukera eskaintzen die ikasleei.
Enpresa edo erakunde gisa interesa baduzue berezko master edo graduondokoren bateko ikasleei praktikak egiteko aukera eskaintzeko:
- Praktikak eskaintzeko interesgarritzat jotzen duzuen berezko masterra edo graduondokoa identifikatu ezazue. Hemen daukazue prestakuntza eskaintza osoa.
- Gurekin harremanetan jarri profesorado.ensenanzaspropias@ehu.eus mailaren bidez, hitzarmen bat adosteko.