GAKOAK - Etengabeko Prestakuntzako Masterra Marketin eta Salmentak

Tituluaren gakoak

35 urte Marketin eta Salmenten arloko profesionalak trebatzen, merkatuan esperientzia eta onarpen handia duen prestakuntza-eskaintza gisa bermatzen gaituzte. 1.200 graduatu baino gehiagoren garapen profesionalean lagundu dugu, gaur egun gure inguruko enpresetan erantzukizuneko postuetan daudenak.

Formakuntza Euskal Herriko Unibertsitatean ematen da; Shangaiko rankingaren arabera munduko 400 unibertsitate onenen artean dagoena eta erreferentziazko unibertsitate liderra da Euskal Herrian.

Gizartearen zerbitzura dagoen eta irabazi-asmorik ez duen erakundea garen aldetik, kalitate handiko prestakuntza eskaintzen dugu, Ebaluazio eta Egiaztapen Agentzia nazioanlak (ANECA) eta euskal unibertsitate-sistemak (UNIBASQ) berretsia, prezio oso lehiakorretan.

Masterrak marketin eta salmenten zuzendaritzako prestakuntza eskaintzen du, azken joerak kontuan hartuta eta diziplina anitzeko ezagutzak eta gaitasunak eskainiz, zuzendaritza mailan zein maila teknikoan lanbide-garapena sustatzeko eta garatzeko. Marketin estrategiko eta operatiboari, salmenta-zuzendaritzari, online marketinari eta IAri buruzko prestakuntza espezifikoa zuzendaritza-trebetasunei buruzko prestakuntzarekin osatzen da.

Master hau egiteak harreman-sare zabal bateko kide izatea ekarriko dizu, graduatuen elkartearen bidez, etengabeko prestakuntza, enplegagarritasuna eta lanbide-aurrerapena errazteko.

Masterrak Ekonomia Sustatzeko Sailaren (Bizkaiko Foru Aldundia) eta FESIDEren babesa du.

Erakunde laguntzaileak dira: Ekonomistak. Ekonomisten Euskal Elkargoa, Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkargo Ofiziala eta Michael Page.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

30

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania

Egutegia

Urria 2024

Abendua 2025

Kreditu kopurua

60 ECTS Kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

5.300 €

Irakaslekua

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea

Arduraduna

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea

ARRAZIOAK - Etengabeko Prestakuntzako Masterra Marketin eta Salmentak

Irudia

4 arrazoi titulu hau aukeratzeko

  • Masterrak marketin eta salmenta sail bateko buru izateko gaitasunak ematen dizkizu
  • Ezagutza eguneratua eskaintzen dizu, prestakuntza executivean esperientzia duten unibertsitateko irakasleek eta ibilbide profesional aitortua duten enpresako profesionalek emana.
  • Esperientziak erakusten du ikasten ari diren pertsonek nabarmen hobetzen dituztela enplegagarritasuna eta lanbide-aurrerapena. Masterrak prestakuntza eta enplegurako orientazioa, lan-eskaintzak eta praktikak eskaintzen ditu.
  • Kalitate handiko masterra, lehiakiderik gabeko prezioan.

IRUDIA - Etengabeko Prestakuntzako Masterra Marketin eta Salmentak

Irudia

IRTEERAK - Etengabeko Prestakuntzako Masterra Marketin eta Salmentak

Irteera profesionalak

Master honek irteera profesional ugari eskaintzen ditu marketin eta salmenta arloko edozein enpresa eta antolakuntzatan, eta espezializazio horiek dituzten profil profesionalen gero eta eskaera handiagoari erantzuten dio.

Master honen bitartez eskuratu ahal izango dituzu lanpostu profesionalen adibideak: marketin-zuzendaria, brand manager, category manager, trade marketer salmenta-zuzendaria, KAM, social media manager, kontuen exekutiboa, DIRCOM, esportazio-arduraduna, etab.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak