GAKOAK - Oinarrizko Mikologia Unibertsitateko Aditua

TITULUAREN GAKOAK

Titulu honetan mikologiaren oinarriak landuko dira, eta onddoek osasunarekin daukaten harremana. Onddoen ezaugarri orokorrak, morfologia eta metabolismoa ikusiko ditugu. Gainera, xehetasunez ikusiko dugu bai morfologian oinarritutako onddoen sailkapen tradizionala eta bai identifikazio molekularrerako teknika nagusiak eta gaur egungo sailkapena. Azkeneko zatian onddoek osasunerako eta gaixotasunerako daukaten garrantziari erreparatuko diogu. Horrela, xehetasunez aztertuko dugu patogenia, mikosien sailkapena eta epidemiologia, eta mikologia medikoaren ikerketa metodo nagusiak analizatuko ditugu.

Aditu titulu honek 15 ECTS kreditu ditu, eta lan bat egitea eskatzen du, ikerketa lana edo bibliografia lana izan daitekeena.

Aplikazio habiaratuak

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

60

Modalitatea

Online

Hizkuntza

Gaztelania

Kreditu kopurua

15 ECTS kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

800 €

Irakaslekua

Facultad de Medicina y Enfermería

Arduraduna

Zientzia eta Teknologia Fakultatea


946018371

ESTEKA - Mikologia Medikoa Berezko Masterra

Titulu hau Mikologia Medikoa Berezko Masterraren parte da.

Ikusi Master honi buruzko informazioa

ARRAZOIAK - Oinarrizko Mikologia Unibertsitateko Aditua

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Titulazio hau aitzindaria da Europan eta Latinoamerikan.
  • Etengabeko prestakuntza pertsonalizatua ematen du onddoek sortutako gaixotasun infekziosoen (mikosien) arloan.
  • Urrunetik (online) ematen denez, eta moduluka egituratuta dagoenez, ikasleek beren erritmoan egin dezakete, eta masterra lanarekin bateratu.
  • Irakasleak puntakoak dira, unibertsitatekoak nahiz eremu profesionalekoak, eta arlo mediko eta biosanitario desberdinetatik datoz. Horrek kalitateko prestakuntza zabala, integratua eta diziplinartekoa bermatzen du.

IRTEERA PROFESIONALAK - Oinarrizko Mikologia Unibertsitateko Aditua

IRTEERA PROFESIONALAK

Onddoek sortutako gaixotasun infekziosoak diagnostikatu eta gaixoei arreta eta tratamendua eman behar dieten profesionalek prestakuntza izan behar dute Mikologia Medikoan, kalitateko zerbitzua emango badute. Gainera, mikosien patogenia, diagnostikoa eta tratamendua ikertu nahi dutenek prestakuntza akademiko sendoa izan behar dute arlo horretan. Onddoek eragindako gaixotasun infekziosoen arloko profesional biosanitarioen eta ikertzaileen gabeziaren aurrean, ikasketa hauen xedea da hutsune hori betetzen laguntzea, bereziki mikrobiologiaren, teknologia medikoaren, medikuntzaren eta erizaintzaren arloan.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak