Eduki publikatzailea

III. Kaligrafia Jardunaldiak Arantzazun

Noiz eta non

Noiztik: 2017/07/14 Noiz arte: 2017/07/11, 15:00 - 10:29

Kokapena

Arantzazu Gandiaga
Arantzazu. -20560- Oñati (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

2017ko uztailaren 14an eta 15ean, ostiral eta larunbata, Arantzazuko (Oñati, Gipuzkoa) Gandiaga Topagunean, III. Kaligrafia Jardunaldiak egingo dira. UPV/EHUk eta Arantzazu Gaur Fundazioak sinatu duten lankidetza hitzarmenaren harira antolatutako ekitaldi honi esker, kaligrafiaren -idazkera ederraren artearen- inguruan hitz egiteko, ikasteko, bere gizarteratzea bultzatzeko eta esperientziak trukatzeko gunea bilakatuko da Arantzazu.

Arte Ederretako Fakultateko diseinu grafikoko irakasle eta "Letraz" UPV/EHUko Diseinu Grafikoko eta Tipografiako Ikerketa Taldeko zuzendari diren Leire Fernandez Iñurritegui eta Eduardo Herrera Fernandez dira kaligrafiaren praktikak sortzen duen berotasun berria urtetik urtera islatzen duten jardunaldi hauen antolatzaileak. Aipatu irakasleen xedea da arte tradizional honekiko pasioa transmititzen jarraitzea, bere eguneratzea sustatzea eta, honela, hizkien marrazketa norbanakoaren sortze- eta asebetetze-ekintza gisa berreskuratzea eta bultzatzea.

Jardunaldi hauen hirugarren edizioak hizki erromatarrean jarriko du bere arreta, hau da, egunero erabiltzen ditugun idazkera zeinuak osatzen duten oinarrizko printzipioen ereduan.

Jardunaldiak uztailaren 14ean irekiko dira, arratsaldeko 15:00tan, Arantzazuko Gandiaga Topagunean. Lehen hitzaldia, «La letra romana, modelo de corrección óptica» izenekoa, UPV/EHUko Arte Ederretako fakultateko diseinu grafikoko irakasle diren Eduardo Herrerak eta Leire Fernandezek emango dute.

Jarraian, «Mayúsculas romanas» delako hizki erromatarrari buruzko kaligrafia tailerra hasiko da. Oriol Miro kaligrafo profesionalak, arte honetako nazioarteko erreferentziarik nagusienetako bat, bi egunez luzatuko den tailer hau emango du.

Irailaren 15ean, larunbatean, "Kaligrafia Arantzazun: arte ederraren eskritura" talde erakusketa irekiko da, nazioartean ospetsu diren kaligrafo askoren partaidetzarekin: Ivan Castro, Ewan Clayton, Allan Daastrup, Jota Dominguez Alonso, Esther Gordo, Joluvian, Victor Kams, Oriol Miro, Mr. Ze, Josemaria Passalacqua, Joan Quiros, Esperanza Serrano eta Bego Viñuela, besteak beste. Kaligrafo onenetakoak euskaraz idatzitako testuetan oinarrituta egin dituzten lanak ikusteko lehen aukera izango da. Testu horiek Salbatore Mitxelena olerkari gipuzkoarrak idatzi zuen «Arantzanzu: euskal-sinismenaren poema» lanetik atera dira.

Jardunaldietan zehar, ekitaldiaren harira argitaratu den «Arantzanzu Kaligrafia - Caligrafía en Arantzazu» liburua aurkeztuko da. Bertan, kaligrafiaren inguruko hausnarketa ezberdinak jasotzen dira, bai eta erakusketako lan guztien erreprodukzioa ere.

Informazio gehiagorako:
https://www.ehu.eus/es/web/tipografia/jornadas-de-caligrafia