Eduki publikatzailea

Materials Evolution-ek XV. Manuel Laborde Saria irabazi du

Proiektua, simulazio-metodo ahaltsuen bidez materiaren modelizazioa lortzen duen zerbitzua da

Lehenengo argitaratze data: 2015/12/21

Irudia

UPV/EHUko ikerketa-taldearekin lotutako Yann Pouillon, Federico Iori eta Ángel Rubio ikertzaileek aurkeztu duten Materials Evolution ekimenak Manuel Laborde Werlinden lehen saria jaso du, hamabosgarren edizioan, funtsean ideia berritzaileen araberako oinarri teknologikoko enpresa-ekimen onena izateagatik.

Aurkeztutako proiektua, simulazio-metodo ahaltsuen bidez materiaren modelizazioa lortzen duen zerbitzua da.  Material berriak aurkitzeko  eta sintetizatzeko eta prozesuak zeharo azeleratzeko erabili ahal izango da.

Halaber, Uxune Etxeberriak aurkeztutako Idomics Biotech ekimenak 2. saria eta 3.000 €-ko diru-kopurua jaso du. Nekazaritzako elikagaiak identifikatzeko eta karakterizatzeko metabolomika erabiltzen duen ekimena horrek balio erantsia ematen dio elikagaiok segurtasunez eta fidagarritasunez kontsumitzeko. 

Gainera, proposamen berritzaileek eta/edo oinarri teknologikoa dutenek Bic Gipuzkoa Berrilanek kudeatutako eta Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Foru Departamentuak eta Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen SPRIk artikulatutako laguntzak jaso ahal izango dituzte. Laguntza horiek 60.000 eurokoak izatea iritsi daitezke, proiektuen berrikuntza eta interes mailaren arabera.

Manuel Laborde Werlinden sariaren hamabosgarren edizio hau Entreprenari Programaren barruan sustatzen da. Programa hori UPV/EHUk (Gipuzkoako campusak) eta Bic Gipuzkoa Berrilan Enpresa eta Berrikuntzara Zentro Europarrak garatu eta kudeatu dute eta bere helburua ekintzaileak sustatzea eta haiei, aholkularitza eta laguntza ematea eta enpresa berritzaileak sortzea UPV/EHUko Gipuzkoako Campusean.

Saria UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileentzat da eta, halaber, enpresa berria sortuz UPV/EHUrekin batera egindako ikerketaren emaitzak ustiatzea erabakitzen duten enpresentzat eta UPV/EHUko tituludun, graduondoko eta azken urteko ikasleentzat.

Sariaren helburu nagusiak honako hauek dira:

  • Ekintzailetza ideiak eta proiektuak sustatzea, unibertsitate inguruan.
  • Enpresa-kultura bultzatzea eta zabaltzea unibertsitateko kolektiboan.
  • Unibertsitateak duen ahalmen berritzailea aprobetxatzea enpresa berriak sortu eta garatzeko.
  • Gure inguruan enplegua bultzatzeko formula berriak bideratzea.

Hamahiru proiektu aurkeztu ziren ideia berritzaile batean oinarritutako enpresa-ekimenik onena izateko saria irabazteko asmoz.

Sari banaketaren ekitaldian honako hauek parte hartu dute: Ana Arrieta, UPV/EHUko Gizpuzkoako Campuseko errektoreordea; Ainhoa Aizpuru, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatua; Aitor Urzelai, Eusko Jaurlaritzaren Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazio Gizartea, Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasunaren zuzendaria eta Marisa Arriola, Bic Gipuzkoa Berrilaneko zuzendari kudeatzailea. Ekitaldian, CIC biomaGUNEko zuzendari zientifikoa den Luis M. Liz-Marzan, irakasleak, "Investigación en biomateriales y beneficio social" izeneko txostena azaldu du. CIC biomaGUNEtiko ikuspegiaE

kitaldi berean, Think Big 2015 sariak eman dira Gipuzkoako edizioan:

  • 1. saria eta 2.500 €-ko diru-kopurua, "Inde Totem" ekimenari. Pc-rako bideo-joko independenteak sustatzeko eta merkaturatzeko on-line plataforma da. Ingeniaritza Informatikoko Graduko Xabier Linazasorok aurkeztu zuen.
  • 2. saria, eta 1.500 €-ko diru-kopurua, "Eskalada ergonomia hobetzeko inder neurgailua" izeneko ekimenari: Ingeniaritza Mekanikoko Graduko eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Graduko Iñigo Mugica-k eta Seber Iruretagoienak  aurkeztu zuten.

 

Argazkia: UPV/EHU