Eduki publikatzailea

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako 2022-2026 promozioko 79 ikaslek gradua amaitu dute

EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultateak Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduko 13. promozioaren graduazio-ekitaldia ospatu zuen urriaren 15ean, Gasteizen. Guztira, 79 ikaslek osatu dute promozioa.

2026ko urriaren 15ean, ostegunean, Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Areto Nagusiak Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako 2022-2026 promozioko graduazio-ekitaldia hartu zuen. Ekitaldian, ikasleek, irakasleek, senideek eta Fakultateko komunitateko kideek elkarrekin ospatu zuten lau urteko unibertsitate-ibilbidearen amaiera.

Ekitaldia Cristina Granados Domínguez Kirol Ataleko koordinatzailearen ongietorriarekin hasi zen. Ondoren, Javier Yanci Irigoyen Fakultateko dekanoak eta Joseba Etxebeste Otegi promozioko aitabitxi eta Fakultateko irakasleak hartu zuten hitza.

Ekitaldian zehar, aitortzak egin ziren eta diplomak eta sari bereziak banatu ziren. Saritutako ikasleek ere hitza hartzeko aukera izan zuten.

Era berean, Ixone Fernández de Labastida Medina EHUko Arabako Campuseko errektoreordeak parte hartu zuen ekitaldian.

Ospakizuna EHUTERPE Unibertsitate Abesbatzaren emanaldiarekin eta Fakultateko atarian eskainitako luntxarekin amaitu zen.

Hezkuntza eta Kirol Fakultateak zorionak eman nahi dizkie 2022-2026 promozioko 79 graduatuei, egindako ahaleginagatik eta lortutakoagatik. Era berean, eskerrak eman nahi dizkie haien prestakuntza-ibilbidean bidelagun izan diren irakasleei, familiei eta gainerako pertsonei.

Zorionak guztioi, eta zorte on hemendik aurrerako ibilbidean!