Breadcrumb

minor_akordioa

2022/2023an BILBON ETA DONOSTIAN MINOR PROFESIONALIZATZAILEAK EGITEKO AUKERA

Hezkuntza eta Kirol Fakultatearen (HKF), Bilboko Hezkuntza Fakultatearen (BHF), eta Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatearen (HEFA) artean akordioa dago 4. kurtsoa beste zentroan egin nahi duten ikasleentzat:

  • 2021/2022ean Lehen hezkuntzan 3. maila Hezkuntza eta Kirol Fakultatean egin duzuenentzat:
  • 2022/2023rako Bilboko Hezkuntza Fakultatean HIRU PLAZA eskainiko dira Musika Hezkuntza minor profesionalizatzailean eta LAU PLAZA Atzerriko Hizkuntza minor profesionalizatzailean.
  • 2022/2023rako Hezkuntza, Antropologia eta Filosofia Fakultatean (Donostian) PLAZA BAT eskainiko da Hezkuntza Berezia minor profesionalizatzailean eta BI PLAZA Atzerriko Hizkuntza minor profesionalizatzailean.

Nola egin eskaria?

Lekualdatzea eskatu behar da helmuga-Fakultatean (Bilboko Hezkuntza Fakultatean edo Donostiako Hezkuntza, Antropologia eta Filosofia Fakultatean) lekualdatzeak eskatzeko epean (ekainaren 20tik uztailaren 1era). Bertatik erantzungo zaizue minor horretan plazaren bat duzuen edo ez.

Zeintzuk dira lekualdatzea eskatu ahal izateko baldintzak?

  • Lehen eta hirugarren maila bitarteko ikasgai guztiak gaindituta izan behar dituzue eskaria bideratzeko.
  • Plazen esleipena espedientearen arabera izango da.