GAZTEARTE programaren aurkezpena
Data
2026/09/29, 12:00
Kokapena
Kokapena
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (Hezkuntza)
Juan Ibañez de Santo Domingo 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Hartzaileak
Data: 2026ko irailaren 29a, asteartea.
Tokia: EHUko Hezkuntza eta
Kirol Fakultatea, Hezkuntza Egoitza, 1.1 gela, Vitoria-Gasteiz.
Nori zuzendua: Unibertsitate-komunitate osoari eta GAZTEARTE programan
interesa duten gazteei.
EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Hezkuntza Egoitzak Gasteizko Udalaren GAZTEARTE programa ezagutzeko aurkezpen-saioa hartuko du irailaren 29an.
GAZTEARTE gazteei zuzendutako programa da, eta aurkezpenaren helburua Fakultateko ikasleei eta, oro har, interesa duten gazteei ekimena gertutik ezagutzeko aukera eskaintzea da.
Saioan Gasteizko Udaleko teknikari batek parte hartuko du, baita programaren aurreko deialdian parte hartu zuen gazte batek ere. Horrela, programaren ezaugarriak azaltzeaz gain, aurreko edizio bateko esperientzia zuzenean ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Aurkezpena komunitate osoari irekita dago.
Antolatzailea: Gasteizko Udala – Montehermoso Kulturunea, EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultatearen lankidetzarekin.