Breadcrumb

Eduki publikatzailea

SilverCoaches ikerketatik praktikara igaro da: klubak eta 60 urte edo gehiagoko pertsonak bilatzen ditugu

Europan 60 urte edo gehiagoko entrenatzaileek, teknikariek eta zuzendaritzako kideek beren klubetan zergatik jarraitzen duten aztertzeko inkesta amaitu ondoren, SilverCoaches Erasmus+ Sport proiektuak hurrengo faseari ekingo dio, klubentzako gida batekin eta ibilbide dualeko aholkularien programa batekin.

EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Raúl Martínez de Santos eta Olatz Bastarrica Varela irakasle-ikertzaileek, Poloniako, Esloveniako eta Finlandiako bazkideekin batera, klub batean lanean jarraitzen duten 60 urte edo gehiagoko 119 pertsonaren erantzunak biltzen dituen txostena amaitu dute. Ondorio nagusia da jarduerak berak bultzatzen dituela klubean jarraitzera, eta erabakian eragin handiena duten faktoreak asteko denboraren antolaketa eta aitortza direla, ez dirua.

Informazio gehiago: SilverCoaches proiektuari buruzko informazioa

Emaitza horietan oinarrituta, lankidetza behar duten bi jarduera abiatuko dira orain:

  • Gida praktiko bat, klub batean entrenatzaile seniorren programa bat nola antolatu azaltzeko. Proiektuak lau herrialdeetako kluben hogeita hamar jardunbide egoki bilatzen ditu; adibidez, entrenatzaile ohi baten esku utzitako atal oso bat edo adostu eta errespetatu diren ordutegiak. Nahikoa da berrogeita bost minutuko elkarrizketa bat edo idatzizko orrialde bat.
  • Ibilbide dualeko aholkularien AFTERMATCH programa, lehen aldiz 60 urte edo gehiagoko pertsonei zuzendua. Helburua da klubaren barruan kirolari gazteei laguntzea, lehiaketa-aldia amaitu ondorengo bizitza prestatzen duten bitartean.

Plazak mugatuak dira, eta herrialdeka banatuko dira. Parte hartu nahi duenak, edo informazioa eskatu besterik nahi ez duenak, Raúl Martínez de Santos EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakasle-ikertzaileari idatz diezaioke: raul.martinezdesantos@ehu.eus.

Hezkuntza eta Kirol Fakultatetik, kirol-klubak eta 60 urte edo gehiagoko pertsonak ekimen honetan parte hartzera animatzen ditugu, haien esperientziak eta ezagutzak kirolaren etorkizunari ekarpen baliotsua egin diezaioketelako.

SilverCoaches proiektua Europar Batasunak kofinantzatzen du (Erasmus+ Sport, 101238139 proiektua). Adierazitako iritziak egileenak dira, eta ez dute nahitaez Europar Batasunaren edo EACEAren iritzia islatzen.