Matrikula baliogabetzea
Epea: Abenduaren 31ra arte
Graduko ikasketen gestiorako arautegia:
34. artikulua:
- Nahiz eta ikasleek legezko epean eta eran eskatu matrikula baliogabetzea, ez zaie inolaz ere itzuliko ordaindutako dirua, irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen Testu Bategina onartzekoak, 34.6 artikuluan ezarritakoarekin bat.
- Matrikularen prezioa ez ordaintzeak edo zati bat bakarrik ordaintzeak espediente akademikoa etetea ekarriko du.
- UPV/EHUk ikusiko balu ikasleak ez duela betetzen matrikula egiteko baldintzaren bat, ezetsi egingo du matrikula egiteko eskaria, eta ordaindutako dirua itzuliko dio ikasleari.
- Ikasleek matrikula baliogabetu ahal izango dute urte bakoitzeko abenduaren 31ra arte. Matrikula osorik baliogabetuko da beti, eta ezin izango da irakasgai solterik edo matrikularen zati bat bakarrik baliogabetu. Data horretatik aurrera ez da baliogabetuko matrikularik, unibertsitateak beren-beregi baimenik ematen ez baldin badu, ikasleak eskaria egin eta gero. Matrikula baliogabetzeak ez dakar interesdunak ordaindutako prezio publikoak itzultzea.
- Matrikula ez ordaintzeagatik espediente akademikoa etenda daukan ikasleak, ordaintzeke daukan kopurua zor izango dio unibertsitateari. Erabakia emango da ikaslea zorduna dela adierazteko eta jakinarazpena egingo zaio.
- UPV/EHUrekin zorren bat dutenek ezin izango dute aurrerantzean beste matrikularik egin. Halaber, ez zaie emango titulurik edo ziurtagiririk, ez eta espediente akademikoari buruzko informazio oharrik ere, eta ezin izango dute espedientea lekuz aldatu. Era berean, ezin izango dituzte UPV/EHUren zerbitzuak erabili.
- Ikasleari berriro aktibatuko zaio espediente akademikoa zorra ordaintzen duen unean.
- Matrikula baliogabetu duten ikasle berriek berriro eman beharko dute izena unibertsitatean ikasten berriz hasi nahi izanez gero.
- Ikasle bekadun moduan matrikulatzeko, matrikula egiterakoan bete beharko ditu ikasleak beka deialdian eskatzen diren baldintza akademikoak, eta aurretik beka eskaria egina eduki beharko du. Matrikulatzerakoan beka eskariaren kopia aurkeztu beharko du, matrikulatzeko behar diren gainontzeko agiriekin batera. Osterantzean, matrikulako prezioak ordaindu beharko ditu, nahiz eta hori ez den izango beka eskatzeko eragozpen. Hala ere, ikasle batek baldintza akademikoak betetzeagatik bekadun moduan egin badu matrikula, eta gero beka ukatzen badiote, ez da zorduntzat hartuko, baldin eta matrikula baliogabetzeko eskatzen badu ukoa jaso eta hamabost eguneko epearen barruan.
35. artikulua.– Tasak eta prezio publikoak itzultzea.
Kasu hauetan itzuliko dira prezio publikoak (salbuespen kasuak izango dira):
- Matrikula administrazioak bere kabuz baliogabetzen duenean, baldintzaren bat betetzen ez duelako, eta hori zuzentzea ezinezkoa denean. 49. zk. 2023ko martxoaren 10a, ostirala EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 2023/1272 (24/16)
- Ikasleak ordaindutako zenbatekoa indarrean dauden prezioak baino gehiago izan denean, kalkulua oker egin delako edo oker kobratu delako, betiere, horren errua ikaslearena izan ez bada.
- Ordaindu dutenek eskubidea dutenean ordaintzetik salbuetsita egoteko, beka eskaria onartu zaielako, edo dirulaguntza edo salbuespenen baten onuradun direlako, baldin eta eskaria legezko epean eta eran egin badute, ikasturte bakoitzerako prezio publikoen aginduan ezarritakoari jarraikiz.
- Ikasleari onartzen zaizkionean irakasgaiak baliozkotu edo aitortzeko eskariak, aurretik ordaindu baditu.
- Ikasleak matrikula baliogabetu eta dirua itzultzeko eskaria egiten duenean ikasturtea modu ofizialean hasi aurretik. Eskaria ikastegian aurkeztu behar da.
- Ikasturteko edozein unetan, ikasleak ezin badu ikasten jarraitu salbuespenezko, ustekabeko eta behar bezala justifikatutako egoera bat sortu delako, adibidez gaixotasun fisiko edo psikiko luzea; ikaslea bera edo berarekin lehen mailako odolkidetasuna daukan senidea hiltzen bada; ikaslea bera lanean hasten bada eta lanaren ordutegia bateraezina bada ikasketekin; edo egoera horien parekoa den beste edozein sortzen bada ustekabean. Dirua itzultzeko eskaria unibertsitateko erregistroan aurkeztu beharko da, Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordeari zuzendua, salbuespenezko egoera egiaztatzen duten agiriekin batera. Ikasleak eskaria egiten badu lehen lauhilekoko eskolak behin amaituta, bigarren lauhilekoko irakasgaien zenbatekoa itzuliko zaio, eta dirua itzultzean aldatu egingo zaio matrikula, bigarren lauhileko horretako irakasgaiak ezabatuta. Eskaria egiten badu bigarren lauhilekoko eskolak behin amaituta, ez zaio dirurik itzuliko.