movilidad

Nazioarteko Harremanak

Ikasleak

Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Nazioarteko Harremanetarako Dekanordea:  Jordan Santos, Nazioarteko Harremanetarako Dekanordearen bulegoa, Kirol atala (Lasarteko Atea 71)
 
Harrera ordutegia:
 
  • Asteartea: 09:00 - 12:00
  • Osteguna: 09:00 - 12:00
 
UPV/EHUko Nazioarteko Harremanetarako Bulegoaren web orri nagusia 
 

Hezkuntza eta Kirol Fakultateak honako irizpide espezifikoak ditu Hezkuntza graduei dagokionez:

  • Fakultateak ez du onartzen ez gainditutako irakasgaiak sartzerik,  SICUE, ERASMUS, LATINOAMERIKA  edo BESTE NORAKOAK programetako hitzarmen akademikoetan.  
  • Egonaldiak lauhileko batekoak edo ikasturte osokoak izan daitezke. 

    Ikasturte osoko egonaldiak egin nahi izanez gero, ikasleak bermatu beharko du norako unibertsitatean Practicuma II ala III-a egin dezakeela.

    Nolanahi ere, ikasle bakoitzak, gehienez, Practicum bakarra egin ahal izango mugikortasun programetan. Practicuma hitzarmen akademikoan sartu ahal izateko Praktiketako Dekanordetzaren oniritzia eskuratu behar izango du.
  • Hirugarren mailako ikasleek, lauhileko bateko mugikortasuna egin nahi izanez gero, 2. lauhilekoan egingo dute, Fakultateko mugikortasuneko arduradunarekin besterik adostu ezean, Fakultateko Practicum II-a 1. lauhilekoan baita

  • Laugarren mailako ikasleek, berriz, lauhileko bateko mugikortasuna egin nahi izanez gero,  1. lauhilekoan egingo dute, Fakultateko mugikortasuneko arduradunarekin besterik adostu ezean, Fakultateko Practicum III-a 2. lauhilekoan baita

  • Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien gradutik datozen ikasleek ezin izango dute Practicum II-a egin mugikortasun programa batean.
  • Ezin izango dira maila ezberdinetako irakasgaiak sartu hitzarmen akademikoetan.
  • Ezin izango da Gradu Amaierako Lana hitzarmen akademikoan sartu, inola ere ez.

OHAR GARRANTZITSUA:

Mugikortasuneko kalifikazioak ekaina bukatu baino lehen Fakultateko mugikortasuneko koordinatzaileak jaso behar ditu.

Kanpoko kalifikazioak data horren ondoren jasotzeak ikaslearen automatrikularen dataren atzerapena eragingo du.

Fakultateak ez dizkie hurrengo ikasturterako plazak gordeko mugikortasuneko ikasleei, ez minorretan ezta GrALaren aukeraketan ere.

Euskararen C1-a eta mugikortasuna

  • Euskararen C1-a Fakultatean eskuratzeko, ikasleek gutxieneko euskarazko kreditu kopurua egin behar dute graduan zehar (ikusi Fakultateko web orrialdeko Euskara atala).
  • Mugikortasuneko kredituak ez dira aintzat hartzen gutxieneko euskarazko kopuru horretara iristeko, ez baitira euskaraz egiten.

ERASMUS, AMERIKA LATINA ETA BESTE NORAKOAK

Hurrengo ikasturtean nazioarteko mugikortasun plaza lortzeko deialdia azaroaren erdialdean irekiko da.

GAURen ERASMUS, AMERIKA LATINA eta BESTE NORAKOen norakoak kontsulta ditzakezu. Beheko artxiboetan zure informaziorako estekak eta hizkuntz-eskakizunak dituzu.

SICUE

Deialdia otsailean irekiko da.

 

OHIKO GALDERAK

Mugikortasun programa batean parte hartzeak hainbat zalantza ekar dezake prozesuaren fase ezberdinetan. Behean duzun dokumentuan askotan galdetzen dizkiguzuen galderak daude, beraz, oso gomendagarria da hemen duzun dokumentua aldiro kontsultatzea gure bulegoarekin harremanetan jarri baino lehen. Galderak hiru ataletan banatuta daude:

  1. Eskaera  faseko galderak
  2. Plaza onartuta baina mugikortasuna egin baino lehen
  3. Mugikortasun egonaldiaren zehar

GRADUKO IKASLEENTZAKO BORONDATEZKO PRAKTIKAK

IKASLEPRAKTIKAK BEKAK (Erasmus+ Internships for Students)

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (aurrerantzean UPV/EHU) antolatu du, Erasmus+ programan, UPV/EHUn matrikulatutako ikasleei atzerriko enpresetan edo erakundeetan praktikak egiteko laguntzak emateko deialdia: IkaslePraktikak.

Informazioa hau unibertsitateko Enplegu Atarian duzu.

Graduatu berria baldin bazara GLOBAL TRAINING eta EPZ deialdiak kontsulta ditzakezu Nazioarteko Harremanetarako web orrian.

GRADUKO IKASLEENTZAKO CURRICULUMETIK KANPOKO PRAKTIKAK

IKASLEPRAKTIKAK BEKAK (Erasmus+ Internships for Students)

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (aurrerantzean UPV/EHU) antolatu du, Erasmus+ programan, UPV/EHUn matrikulatutako ikasleei atzerriko enpresetan edo erakundeetan praktikak egiteko laguntzak emateko deialdia: IkaslePraktikak.

Informazioa hau unibertsitateko Enplegu Atarian duzu.

Graduatu berria baldin bazara GLOBAL TRAINING eta EPZ deialdiak kontsulta ditzakezu Nazioarteko Harremanetarako web orrian.

Izan zaitez Buddy!

Pincha en la imagen para acceder a la información sobre el Programa Buddy

Irudia

Irakasleak