criterios_mov_deporte

Irizpideak (Kirola)

Mugikortasun programa batean parte hartzeak hainbat zalantza ekar dezake prozesuaren fase ezberdinetan. Behean duzun dokumentuan askotan galdetzen dizkiguzuen galderak daude, beraz, oso gomendagarria da hemen duzun dokumentua aldiro kontsultatzea gure bulegoarekin harremanetan jarri baino lehen. Galderak hiru ataletan banatuta daude:

  1. Eskaera  faseko galderak
  2. Plaza onartuta baina mugikortasuna egin baino lehen
  3. Mugikortasun egonaldiaren zehar

Hezkuntza eta Kirol Fakultateak honako irizpide espezifikoak (araudia) ditu Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzien graduari dagokionez:

  • Fakultateak ez du onartzen ez gainditutako irakasgaiak sartzerik,  SICUE, ERASMUS, LATINOAMERIKA  edo BESTE NORAKOAK programetako hitzarmen akademikoetan.  
  • Erasmusko egonaldiak lauhileko batekoak edo ikasturte osokoak izan daitezke. Sicueko egonaldiak ikasturte osokoak izan daitezke, besterik ez.
  • Ikasturte osoko egonaldiak egin nahi izanez gero, ikasleak bermatu beharko du norako unibertsitatean Practicuma egin dezakeela.
  • Practicuma hitzarmen akademikoan sartu ahal izateko Nazioarteko Harremanetarako Dekanordetzaren oniritzia eskuratu behar izango du.
  • Ezin izango da Gradu Amaierako Lana hitzarmen akademikoan sartu.

OHAR GARRANTZITSUA:

Mugikortasuneko kalifikazioak ekaina bukatu baino lehen Fakultateko mugikortasuneko koordinatzaileak jaso behar ditu.

Kanpoko kalifikazioak data horren ondoren jasotzeak ikaslearen automatrikularen dataren atzerapena eragingo du.

Fakultateak ez ditu hautazko ikasgaietan plazak gordeko hurrengo ikasturterako.