HEFA Fakultateko GRADUAK

Eduki publikatzailea

2022ko Euskara astea. Programazioa Gipuzkoako Campusa eta HEFA

Irudia

MINTEGIA: UPV/EHUko hizkuntzen erabilera esparru ez formaletan, neurketa eta
emaitzak.

  • Azaroaren 30ean, 11:00etan.
  • Gipuzkoako campusean, Karlos Santamaria eraikinean.

ERRE. ALDARRI BAT BERTSOZ. Informazio gehiago hemen.

  • Abenduaren 2an, 12:30ean.
  • Karlos Santamaria eraikinean.

ERAKUSKETA: 17+1 HELBURU MUNDUA ERALDATZEKO. Informazioa hemen daukazu.

  • Azaroaren 8tik abenduaren 10era
  • Karlos Santamaria eraikineko Txillardegi aretoan
  • Sarrera libre

ANTZERKIA: LUZE EDO MOTZ. Informazio gehiago hemen.

  • Azaroaren 24an, 18:30ean.
  • Ignacio Barriola Zentroko Areto Nagusian
  • Sarrera libre

TXISTULARIEN KALEJIRA. Goizean lehen orduan gure campusean ibiliko dira.
HEFAko EGUNEAN BEHIN LEHIAKETA AZKARRA

  • HEFA fakultatea taldea sortu dugu.
  • Lehiaketan parte hartzeko EGUNEAN BEHIN aplikazioan sartu (ez baduzu, deskarga egin beharko duzu app store-etik). HEFA Fakultatea taldean sartzeko, urrats hauek eman:
    • Aplikazioan, taldeak-en klikatu
    • + ikurrari eman
    • Giltza erabiliz klikatu
    • Gakoa (taldearen giltza) klikatu behar duzu: DB4790
  • LEHIAKETA EGUNAK: azaroaren 28a, 29a, 30a eta abenduaren 1a (23:59an

itxiko da).

  • SARIAK: Lau egun hauetako puntuazioak bilduta, puntuazio handiena lortu duena izango da irabazlea. Irabazleak 200€ko EHU Dendarako saria irabaziko du. Bestetik, parte hartzaileen artean zozketa egingo da eta irabazleak EHU Dendarako 100€ko gastu txartela lortuko du. Zozketa hau ostegunean egingo da Dekanotzako bulegoan. o Irabazleen izenak abenduaren 2an, ostirala, lehen orduan, jakinaraziko dira emailez eta sari banaketa ostiralean bertan, abenduak 2, burutuko da, eguerdiko 12:15ean, HEFA IIko sarrera, barruan.

Anima zaitez eta, Gipuzkoako Campuseko fakultate jendetsuena garenez, osa dezagun talde Mundiala!

HEFAko EGUNEAN BEHIN lehiaketako IRABAZLEAK!
Puntuaziorik handiena: Jon M. 317.53 pt (EHUDendarako 200€ko saria).
Parte hartu dutenen artean egindako zozketan: Berasa (EHUDendarako 100€ko saria). ZORIONAK!!