HEFA Fakultateko GRADUAK

Eduki publikatzailea

2023/24 SICUE mugikortasun programaren eta Garapen Lankidetzarako Praktiken eta GRALen informazioa eta bilera.

2023/24 Garapenerako Lakidetza arloko Praktiken eta GRALen deialdia.

HEFA Ieko ikasleentzako (Peda, GH, Filo eta Antro 2. eta 3.mailak)

GARRANTZITSUA: Programa hauetan parte hartzeko, ikastaro bat egitea beharrezkoa da: Garapenerako Unibertsitate Lankidetzako Online Ikastaroaren 10. ediziorako izena emateko epea zabalik dago otsailaren 1arte: https://www.ehu.eus/eu/web/iraunkortasuna/lankidetza-online-ikastaroa

 

2023/24 SICUE programaren deialdia  

SICUE mugikortasun programa argitaratu dela helarazten dizuet. Aukeraketa GAUR plataformaren bidez egiteko otsailaren 13tik 27ra izango duzue. Deialdiaren informazioa, egutegia, baldintzak, aukeraketa egiteko eskuliburua, etab. esteka honetan aurkituko duzue: https://www.ehu.eus/es/web/nazioarteko-harremanak/sicue-programa-2023-2024

Gomendioa: Aukeraketa arretaz egin, ongi pentsatu zeintzuk diren aukeratu nahi dituzuen helmugak. Aukeraketa hori mantenduko da buelta guztietan, ez da aldatuko.

Beste informazio garrantztsua:

Gogoratu ere nazioarteko mugikortasun-plaza bat esleitu bazaizue, ezingo duzuela SICUE programan parte hartu, nahiz eta plazari uko egin.
KONTUZ! Edozein mugikortasun-programa osasun baldintzen menpe egongo da, beraz, mesedez, kontsultatu helmugako egoera pandemikoa

Edozein zalantza izatekotan, idatzi lasai helbide honetara: hefa.internacional@ehu.eus