HEFA Fakultateko GRADUAK

Eduki publikatzailea

KULTURARTEKO IV. GAZTENPATIA TOPAKETA: Praktikak eta gradu amaierako lanak garapenerako lankidetzan egiteko UPV/EHUko Programa

Otsailaren 3a, astelehena. UPV/EHUko Gipuzkoako Campusa Lekua: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea (Areto Nagusia. Tolosa etorbidea, 70)

Lehenengo argitaratze data: 2020/01/27

Gaztea eta enpatikoa zara? Parte hartu nahiko zenuke garapenerako lankidetza proiektuetan praktikak edo GRALa halakoetan eginez?

Une aproposean heldu zara GAZTENPATIA ezagutzeko.

Gaztenpatia programa Euskal Fondoaren eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen ekimen bat da, unibertsitateko ikasleei aukera ematen diena praktikak (nahitaezkoak edo borondatezkoak) eta Gradu Amaierako Lana (GRAL) El Salvadorren, Kolonbian eta Guatemalan egiteko, Euskal Fondoko bazkide diren erakundeen proiektuetan. 2015/16 ikasturtean abian jarri zenez geroztik 2019/20 ikasturtera bitartean, programa honek UPV/EHUko ikastegi desberdinetako ehun bat ikasle mugitu ditu, esperientzia hau haien prestakuntza akademikoan txertatuz.

Xehetasun gehiago jakin gura badituzu, etorri Gaztenpatiaren urteroko topaketara.

Informazio gehiago eta izena emateko: https://www.ehu.eus/eu/web/oficop/iv-encuentro-intercultural-gaztenpatia