KULTURARTEKO IV. GAZTENPATIA TOPAKETA: Praktikak eta gradu amaierako lanak garapenerako lankidetzan egiteko UPV/EHUko Programa

Gaztea eta enpatikoa zara? Parte hartu nahiko zenuke garapenerako lankidetza proiektuetan praktikak edo GRALa halakoetan eginez? Une aproposean heldu zara GAZTENPATIA ezagutzeko

Gaztenpatia programa Euskal Fondoaren eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen ekimen bat da, unibertsitateko ikasleei aukera ematen diena praktikak (nahitaezkoak edo borondatezkoak) eta Gradu Amaierako Lana (GRAL) El Salvadorren, Kolonbian eta Guatemalan egiteko, Euskal Fondoko bazkide diren erakundeen proiektuetan. 2015/16 ikasturtean abian jarri zenez geroztik 2019/20 ikasturtera bitartean, programa honek UPV/EHUko ikastegi desberdinetako ehun bat ikasle mugitu ditu, esperientzia hau haien prestakuntza akademikoan txertatuz.

Xehetasun gehiago jakin gura badituzu, etorri Gaztenpatiaren urteroko topaketara.

Kulturarteko IV. Gaztenpatia topaketa: helburuak

  • Gaztenpatia programa ezagutzera ematea UPV/EHUko kideei.
  • 2018/19 ikasturtean Gaztenpatian parte hartu duten ikasleen esperientziak aurkeztea.
  • Gaztenpatiaren bazkide diren erakundeek Erdialdeko Amerikan dauzkaten proiektuak hobeto ezagutzea eta erronka berriak identifikatzea.
  • Gaztenpatia proiektuen helburuak eta ezaugarriak zehaztea.
  • UPV/EHUko Garapenerako Lankidetza Bulegoak eta Euskal Fondoak esker ona adieraztea UPV/EHUko ikasleak hartu dituzten erakunde lokalei eta Gaztenpatian parte hartu duten UPV/EHUko ikastegiei.

Tokia eta eguna

  • Data: 2020ko otsailaren 3tik 7ra
  • Tokia: UPV/EHUko Bizkaiko Campusa eta Gipuzkoako Campusa

Truke, prestakuntza eta eztabaida saioak egingo dira Gaztenpatia programan parte hartzen duten zenbait erakunde latinoamerikarren eta UPV/EHUko kideen artean. Jarduera horiek UPV/EHUk eta Euskal Fondoak programatu dituzte.

Izena eman eta programa

KULTURARTEKO IV. GAZTENPATIA TOPAKETA: Praktikak eta gradu amaierako lanak garapenerako lankidetzan egiteko UPV/EHUko Programa

Otsailaren 3a, astelehena. UPV/EHUko Gipuzkoako Campusa

Lekua: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea (Areto Nagusia. Tolosa etorbidea, 70)

  • 10:15 Ongi etorria. UPV/EHUko Jasangarritasun zuzendaria eta Euskal Fondoko zuzendaria

  • 10:30-12:30 Proiektuen aurkezpena, Erdialdeko Amerikako erakunde gonbidatuen eskutik

    • Gaztenpatia Guatemala proiektua

      • Carlos Maldonado Alonzo, INCIDE fundazioaren eta Gaztenpatia programaren zuzendaria Alta Verapazen (Guatemala).

      • Inocenta Macz Caal, INCIDE fundazioaren eta Gaztenpatia programaren koordinatzailea Alta Verapazen (Guatemala).

    • Gaztenpatia Morazán proiektua

      • Walter Claros, Jocoaitiqueko (El Salvador) alkate ohia, gazteria politiken sustatzailea bere komunitatean.

      • Nory Hernández, komunikazioko ikaslea, El Salvadorrek New Yorken daukan kontsulak saritua salvadortar nabarmena izateagatik, eta Morazáneko departamentuaren ordezkaria El Salvadorreko Gazteen Kontseilu Nazionalean.

  • 12:30-12:45 Atsedenaldia

  • 12:45-14:00 Esperientzia, lan eta produktuen mahaiak. Lan mahaiak Gaztenpatiako ikasleekin.

Bete izena emateko orria

Otsailaren 5ea, asteazkena. Campus Bizkaia UPV/EHU

Lekua: Bilboko Hezkuntza Fakultatea (Juliana Agirrezabala aretoa)

  • 10:40 Ongi etorria. Estíbaliz Sáez de Cámara Oleaga (UPV/EHUko Iraunkortasunaren arloko zuzendaria).

  • 11:00-12:00 Programaren helburuen berri ematea eta Erdialdeko Amerikako erakunde gonbidatuek beren proiektuak aurkeztea.

    • Gaztenpatia Guatemala proiektua

      • Carlos Maldonado Alonzo, INCIDE fundazioaren eta Gaztenpatia programaren zuzendaria Alta Verapazen (Guatemala).

      • Inocenta Macz Caal, INCIDE fundazioaren eta Gaztenpatia programaren koordinatzailea Alta Verapazen (Guatemala).

    • Gaztenpatia Morazán proiektua

      • Walter Claros, Jocoaitiqueko (El Salvador) alkate ohia, gazteria politiken sustatzailea bere komunitatean.

      • Nory Hernández, komunikazioko ikaslea, El Salvadorrek New Yorken daukan kontsulak saritua salvadortar nabarmena izateagatik, eta Morazáneko departamentuaren ordezkaria El Salvadorreko Gazteen Kontseilu Nazionalean.

  • 12:00-12:15 Atsedenaldia

  • 12:15-13:45 Esperientzia, lan eta produktuen mahaiak. Lan mahaiak Gaztenpatiako ikasleekin. Gaztenpatia Guatemala/ Gaztenpatia Morazán.

Bete izena emateko orria