Eduki publikatzailea

XXVI JORNADAS UNIVERSITARIAS DE TECNOLOGÍA EDUCATIVA (JUTE)

Irudia
Datorren ekainaren 27tik 29ra Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta  Antropologia Fakultatean XXVI JORNADAS UNIVERSITARIAS DE TECNOLOGÍA  EDUCATIVA (JUTE) jardunaldia ospatuko da.

JUTE18ko gaia "KONPETENTZIA ETA HIRITARTASUN DIGITALA GIZARTE  ERALDAKETARAKO" izango da. Komunikazioak aurkezteko epea apirilaren  22an amaitzen da eta horretarako behar duzun informazio guztia  hurrengo helbidean eskuratu dezakezu.  

Zure ekarpenak honako lau gai-lerroetara aurkeztu ditzakezu:
  1. Praktikak teknologiarekin eta inklusioa.
  2. Gizarte digitalizatuak pertsonengan sortzen duen normalizazio egoerei buruzko jarrera-hartze kritikoa.
  3. Hezkuntza eta gizarte erakundeetan egiten diren ikerketak irakasleen hasierako eta etengabeko prestakuntza eta hiritartasunaren  hobekuntzarako.
  4. XXI. mendeko hiritartasunaren konpetentzia digitala.


Kongresuari buruzko xehetasun gehiago nahi baduzu hauxe da gunearen helbidea https://www.ehu.eus/eu/web/jute2018/hasiera edo bestela  
idatzi itzazu zure zalantzak jute2018@gmail.com helbidera.

 

 

 


Aplikazio habiaratuak

dest_mintegi irekia

dest_art_antropologia_mintegiak