Autoreentzako jarraibideak

Jardunaldietan aipatutako lau gai-lerroak lantzeko tartea egongo da parte hartzaileek egiten dituzten ekarpenekin. Komunikazioak aurkezteko eguna ekainaren 28an izango da, goizez. Gai-lerroa guztiak modu paraleloan aurkeztuko dira.

Gai-lerro bakoitzean moderatzaile bat eta bi kontalari egongo dira.

  • Moderatzaileen lana aurretik komunikazio guztiak irakurtzea izango da eta galderen bidez ekarpenek aipatu dituzten alderdirik esanguratsuenak bilduko ditu. Galdera hauek parte hartzaileekin eztabaidan sartzeko baliagarriak izango dira.
  • Kontalariek gai-lerro bakoitzean jazotzen den oro jaso beharko dute ondoren, ekainaren 29an, jardunaldien itxiera momentuan, parte hartzaile guztiei emaitzak aurkezteko ardura izanik.

Gai-lerro bakoitzak ordu eta erdiko iraupena izango du aurkezpenak eta eztabaida burutzeko. Autore bakoitzak 3-5 minutuko tartea izango du bere burua aurkeztu eta komunikazioaren gaia kokatzeko.

Oso garrantzitsua da jarraibide hauek aintzat hartzea kontalariek edukia jasotzeko aukera izan dezaten.
 

Komunikazioak bidaltzeko arauak

  • Jatorrizkotasuna: JUTE-etara bidaltzen diren lanak jatorrizkoak izango dira eta ez dira onartuko beste kongresuetara bidalitako ekarpena edo beste formatu batean aurkeztu diren dokumentuak.
  • Komunikazioen bidalketa: Proposamenak adierazitako epe eta formatuan bidali behar dira. Bidalketa egiteko azken eguna 2018ko apirilaren 22a izanik, egun hau barne, ez dira onartuko ondoren bidalitako ekarpenak.
  • Komunikazioak: Autore bakoitzak gehienez bi ekarpen bidali ahalko ditu. Komunikazio bakoitza gehienez 4 autorek sinatuko dute. Bestalde, lan berdina ezingo da bi gai-lerro desberdinetara bidali. Ikuskatzaile taldeak dituen irizpideen arabera, beraien esku geratuko da ekarpen bat beste gai-lerro batean aproposagoa bada, autore nagusiari aldaketa honen berri ematea.
  • Bertaratzea: Komunikazioa sinatzen duten pertsona guztien bertaratzea espero da (birtuala den modalitatean izan ezik). Komunikazio bat behin betiko onartuko da, baldin eta sinatzen duten autore guztien artetik, gutxienez batek, proposatzen diren daten barruan izen ematea eta ordainketa egiten baditu.  

Komunikazioen bidalketa

Komunikazioak hurrengo helbidera bidali behar dira txantiloia erabiliz: jute2018@gmail.com

Dokumentua bidaltzen denean, komunikazioa ondo jaso denaren mezua bidaliko da.

Komunikazioak bidaltzeko epea 2018ko apirilaren 22an amaituko da, egun hau barne.

Komunikazioen onarpena

Komunikazioen onartzea pareen arteko errebisio sistemaren bidez egingo da batzorde zientifikoan. Komunikazioaren behin behineko onarpena edo ezeztatzea lehen autoreari adieraziko zaio 2018ko maiatzaren 8rako.

Aldi berean, aldaketa proposamenak baleude, horiek ere lehen autoreari helaraziko zaizkio eta bidalketa berri batekin zuzenduko ditu 2018ko maiatzaren 18rako.