Aurkezpena

Euskal Herri Garaikideko Historia Sozialaren eta Politikoaren Ikerketa Taldeak ibilbidea luzea du. Bere azterketa XIX eta XX mendeetara bideratu du eta bere lehentasunezko arreta , baina ez bakarra , Euskal Herrian jarri du.

Denboran zehar ikertzaile-kopurua handitu du, eta, aldi berean,bere ikergaiak zehaztu ditu. Bere ikerketa lana eusteko hainbat erakunde, publiko zein pribatuetako, diru-laguntzak eskatu eta lortu ditu. 2000. urtetik aurrera Eusko Jaurlaritzaren onespena jaso du. Aurrena Ikertalde Egonkortu modura eta gaur egun Euskal Unibertsitate Sistemako talde modura.

Gaur egun , hiru ikerketa -ildo ditu:

  • "Lurralde- diskurtsoen eta nortasun kolektiboen eraikitzea", bereziki Euskal Herri Garaikidean. Puntu honetan , nazio eraikuntza prozesuak eta bereziki lurralde-izaera duten identitateen sorkuntza -prozesuak aztertzen ditugu, tokiko eremuan, eta gizarte- eta kultura- ikuspegia nabarmenduz.
  • "Memoria, indarkeria eta biktimak", ikerguneak Frankismoa eta terrorismoa dira.
  • Sozialaren eragina aldaketa prozesuetan.

Ikertzaile Nagusia: Luís Castells Atreche