Ainara Gredilla Altonaga

Ainara Gredilla Altonaga

Irakasle titularra

Kimikan Doktorea (UPV/EHU)
Zientzia eta Teknologia Fakultatea

Kimikan lizentziatua (2007) eta Europeus Cum Laude doktorea (2011) UPV/EHUn. Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Kimika Analitikoa Sailean egiten du lan irakasle titular gisa.

Bere ikerketa ingurumen-laginen monitorizazioan eta analisian zentratu da. Batez ere, ur-eremuetako, industriaguneetako eta hiriguneetako ur, lurzoru eta sedimentu laginak analizatu ditu. Laginak aztertzeko, ohiko analisi-teknikak (erauzketa eta bereizketa eta kuantifikaziorako teknikak), informazio espektroskopikoa (bibrazionala eta elementala) eta modelizazio kimiometrikoa erabili ditu.

Bi egonaldi egin ditu. Valentziako Unibertsitatean egon zen (2008) bibrazio-espektroskopiarekin konbinatutako teknika kimiometrikoen erabileran oinarritutako metodo analitikoak optimizatzen. Bigarren egonaldia (2009. urtean) Kopenhageko Unibertsitateko (Danimarka) Elikagaien Kalitate, Teknologia eta Kimika Sailean egin zuen. Egonaldian bi eta hiru dimentsioko aldagai anitzeko metodoak ingurumen-arloan nola aplikatu ikasi zuen.

Ikerketarekin hasi zenetik, 40 artikulu argitaratu ditu eragin handiko aldizkarietan eta 4 liburu-kapitulu. 57 komunikazio bidali ditu biltzarretara, eta 15 ikerketa-proiektutan parte hartu du. Gaur egun bere h-indizea 17koa da.