Irantzu Martinez Arkarazo

Irantzu Martinez Arkarazo

Irakasle titularra

Kimikan Doktorea (UPV/EHU)
Zientzia eta Teknologia Fakultatea

Irantzu Martinez Arkarazo UPV/EHUko Kimika Analitikoa Saileko irakasle titularra (2012) eta IBeA ikerketa-taldeko kidea da. Ioi-trukeko erretxinen teknologian oinarrituta, harri karbonatatuen diagnostikoari, garbiketari eta babesari buruzko doktore-tesia defendatu zuen 2007an, Europako Aipamena (Cum Laude) duen tesia, Parisko Historia Naturalaren Museo Nazionalean egindako 3 hilabeteko egonaldiari esker. Tesia defendatu zuen urte akademikoan hasi zen irakasle bitarteko lan-kontratudun irakasle gisa, eta, urtebeteren buruan, irakasle laguntzaile izatera igaro zen, azkenik, egungo postua bete zuen arte.

Ingurumenak harrizko materialaren kontserbazioan eta, bereziki, ondarean duen eraginaren azterketan egindako ikerketaren ondorioz, 60 argitalpen zientifiko baino gehiago ditu, besteak beste, ISI aldizkarietako artikuluak eta nazioarteko kongresuetako aktetako liburu-kapituluak eta ospe handiko argitaletxeen liburuak. Horrek h-Indizea: 28 ematen dio, 2004tik 1900 aipu baino gehiago jaso dituelarik. Gainera, 3 seiurteko ditu ikerketan eta B3 kalifikazioa lortu du UNIQUAL Euskal Agentziaren eskutik (azken ebaluazioak 2020koak).

Zientzia zabaltzeko lanen barruan, 150 komunikazio baino gehiago aurkeztu ditu nazioarteko kongresuetan eta horietariko 3ren batzorde antolatzaileko kide izan da: International Congress on the Application of Raman spectroscopy in Art and Archaeology (RAA2009), International Symposium on Metal Complexes (ISMEC2010) eta TECHNART-2017. Era askotako I+G proiektuen deialdi publikoen bidez finantzatutako proiektuetan parte hartu du (38 guztira), baita garrantzi bereziko I+Gko 16 kontratutan ere, enpresekin eta/edo administrazioekin. Nazioarteko aipamena duten 5 doktorego-tesi zuzendu ditu (bat gehiago bidean), horietako batek Doktorego Sari Berezia jaso zuelarik, master-amaierako 7 tesi eta gradu-amaierako 5 lan. Azken urteotan zuzendutako lanek bi ikerketa-ildo jorratzen dituzte, indarrean dauden espainiar ministeritzako (MCIU) ikerketa orientatuko bi proiekturen bidez finantziatuak gaur egun. Batak eraikitako ondarearen eremuan harrizko materialaren kontserbazioa du helburu, diagnostikotik ingurumena errespetatzen duten zaharberritze-metodo iraunkorren garapenerino. Besteak, espazioarekin lotutako ikerketa, Marte eta Ilargiko meteoritoen eta espazio-misioetarako garrantzitsuak diren Lurreko ingurumen-analogoen analisiaz arduratzen delarik.

Kudeaketaren arloan, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Batzordeko kide da 2009tik, bere Batzorde Iraunkorreko eta Euskara Batzordeko kide 2013tik, eta Ondare eta Paisaiako Diziplinarteko Estrategia Zientifikoen Doktoretza Programako batzorde akademikoko kide 2025eko uztailetik. Kimika Analitikoa Saileko idazkari akademikoa da 2019az geroztik.