Miriam Medina Garcia
Doktoratu-ondoko ikertzailea
Kimikan Doktorea
Zientzia eta teknologia Fakultatea
- Posta elektronikoa: miriam.medina@ehu.eus
- ORCID: 0000-0002-7293-8036
1997an jaio zen, eta 2020an lortu zuen Kimikako gradua, Granadako Unibertsitatean. 2021ean, Zientzia eta Teknologia Kimikoetako masterra (KHEMIA) osatu zuen unibertsitate berean. Gainera, 2021ean “INNCUBA” zientzia- eta teknologia-trebakuntzarako bekarekin saritua izan zen. Beka hori CajaSur Fundazioak eta Granadako Unibertsitateak ematen dute, ikerketa-helburu oliba-olio birjinetan hidrokarburo mineralen (MOHak) zehaztapena izanda. 2026an lortu zuen doktoregoa bukatu zuen Kimikan, “Elikagaien kalitatearen eta benetakotasunaren ebaluazio analitikoa egiteko ikuspegi ez-zuzenduak” izeneko tesiarekin. Urte horretatik aurrera, doktoretza osteko lehen kontratua hasi du EHUko Kimika Analitikoa sailean, HyperSort – Hyperspectral Optical Engine proiektuarekin lotuta. Bere interes zientifikoko arloak, datu-analisien metodoen aplikazioa da, zehazki kimiometria, teknika analitiko ezberdinak aplikatuz lortutako irudi hiperespektralak eta zenbait detektagailuri akoplatutako kromatografia nabarmenduz. Guztira, eragin handiko zientzia-aldizkarietan 12 argitalpen egin ditu, egilekide gisa, eta 2 liburu-kapitulu argitaratu ditu. Orain arte, Espainiako eta nazioarteko 12 proiektutan hartu du parte, ikertzaile laguntzaile gisa, horietako batean ikertzaile nagusia izanik.