Jennifer Huidobro Martin

Jennifer Huidobro Martin

Irudia

Doktoratu-ondoko Ikertzailea

Diziplinarteko Estrategia Zientifikoak Ondarean eta Paisaian Doktorea
Zientzia eta Teknologia Fakultatea

Villarcayon (Burgos) jaioa 1996an. Bizkaian bizi da 2014tik, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) Kimikako Gradua hasi zenetik (2018an amaitua). Urte bat geroago, Paisaiaren Kudeaketa: Ondarea, Lurraldea eta Hiria Masterra lortu zuen, UPV/EHUn ere. Ondoren, 2023an, UPV/EHUn Doktore Titulua lortu zuen Kimika Analitikoan, Lurraren eta Espazioaren Zientzietan espezializatua, "Exploring Martian and Lunar geochemistry through the study of meteorites, analogs, laboratory simulation, and mission data analysis" izeneko tesiarekin, zeinak "Cum Laude" kalifikazioa eta Internalizazio merezimendua lortu zituen, lau hilabeteko nazioarteko egonaldia egin baitzuen University of Nevada, Las Vegas (UNLV)-ean, AEB.

Gaur egun, UPV/EHUko doktoratu ondoko ikertzailea da. Bere ikerketa Eusko Jaurlaritzaren IKUR Plan Estrategikoaren barruan sartzen da, non kultura ondareko materialetan eta lurrekoak ez diren materialetan edo antzekoetan neutroi-iturrien bidezko teknika analitiko ez-suntsitzaileak erabiltzearen bideragarritasuna aztertzen duen.