Maddi Salvoch Vilches
Doktorego-aurretiko ikertzailea
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
- Posta elektronikoa: maddi.salvoch@ehu.eus
1998an jaioa (Iruñea, Euskal Herria). 2020ean Kimikako Gradua eta 2021ean Ingurumen Kutsadura eta Toxikologia masterra lortu zituen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Master-amaierako lanean Efektuei bideratutako analisiaren (EDA) aplikazioa Baiona-Angelu-Biarritzeko hondakin-uren araztegian garatu zuen IBeA ikerketa taldean Nestor Etxebarriaren zuzendaritzapean. 2022an ikertzaile kontratua lortu zuen Institut Català de Recerca de l'Aigua-n (ICRA). Bertan HYDROUSA proiektu europarrean parte hartu zuen kutsatzaile emergenteak (CECak) aztertzen ur zikloan zehar eta berrerabilitako urez ureztatutako zoru zein landareetan. 2023ko maiatzean Euskal Herriko Unibertsitateko doktoretza aurreko kontratua lortu zuen etekin handiko efektuei bideratutako analisia (HT-EDA) garatzeko bai edateko uretan baita araztegiko uretan ere, Nestor Etxebarria eta Mireia Irazolaren zuzendaritzapean.